Gaurko Osoko Bilkurari hasiera emateko, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak adierazi du Parlamentuak bat egiten duela Kolpe militarraren, gerraren eta diktaduraren biktima guztiak oroitu eta omentzeko egunaren ospakizunarekin. Egun hori urriaren 31n ospatzen da, Memoria Demokratikoari buruzko Legearen 7. Artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Jarraian Eledunen Batzarrak eta Mahaiak bilera izanen dute testua izapidetzeko egutegia eta prozedura erabakitzeko. 5.986,6 milioiko gastuak jasotzen dira proiektuan.
Unai Hualdek zorionak eman dizkio Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Sareari lan egindako hiru hamarkadengatik, eta kohesio sozial handiagoa izateko gehiago ahalegintzearen alde agertu da
Legebiltzarrak babesten du erretiratzeko adina murrizteko eskubidea ekarri behar duela eta gaixotasun kroniko gisa errekonozitu behar dela; horrez gain, ANPHEBen lana ere babesten du eta osasun publikoa indartzeko deia egiten du
Finalean irabazi zieten, hurrenez hurren, Vedruna ikastetxeari eta Biurdana BHIri, eta hizlari onenaren saria jaso zuten Clara Asensiok (Navarro Villoslada) eta Katalin Gorraizek (Biurdana BHI).
Espezializazio teknologikoko zentro horrek lotura izan nahi du unibertsitatearen eta enpresa sarearen artean, sektore estrategikoetako lehiakortasuna hobetzeko
Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek José Manuel Bueno Nafarroako Amiantoaren Biktimen Babeserako eta Laguntzarako elkarteko (ADAVAN) lehendakaria hartuko du ostiralean, urriak 25.
Bilera 12:00etan izango da, Lehendakariaren bulegoan.
Hala erantzun dio Geroa Bairen interpelazio bati, zeinak proaktibotasunari eustera deitzen baitu, bai eta mugarri gisa nabarmentzen ere Bruselako bulego berekia berreskuratu izana eta Euroeskualdean sartzea