Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Venezuelarren Elkarteak (ASVENA) eta Nafarroako Gizarte Zibilaren Elkarteak (SCN) antolatuta, Hitz egin dezagun Venezuelari buruz mahai-ingurua hartuko du astearte honetan, hilak 15, Nafarroako Parlamentuak. Venezuelan berriki egindako hauteskundeen ondoren venezuelarren eta Nafarroan bizi diren bertako herritarren egoerak ezagutarazteko helburua izanen du. 

 

[2024/10/14]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek José Manuel Narvaiz Anaitasuna kirol eta kultur elkarteko lehendakari berria hartuko du asteartean, urriak 15.

 

Bilera 10:00etan izango da, Lehendakariaren bulegoan.

[2024/10/14]

Hualdek albiste faltsuei, gorroto diskurtsoei eta indarkeria edo diskriminazioa eragin dezaketen adierazpideei buruz ohartarazi du eta adierazpen-askatasunaren mugen inguruan hausnartu eta eztabaidatzearen alde egin du

[2024/10/11]

PSNren interpelazioari erantzunez, "etengabe aurrera egiteko jarrera" defendatu du Exekutiboak, eskola eremuko ingurune digitalean neurri "irmoagoak eta eraginkorragoak" ezarriz

[2024/10/10]

Arazo "estruktural" bati buruz hitz egin duen eta konponbideak "eragile politiko eta sozialekin lankidetzan" bilatzearen alde agertu den EH Bilduren interpelazioari erantzun dio

[2024/10/10]

Unai Hualdek Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi dio Homada Hasnaouiren familiari

[2024/10/10]

Marokora bidal ez ditzan eskatu du Ganberak, bai eta hartu beharreko neurri guztiak har ditzan Espainiako haien egonaldia gabe egiten dela bermatzeko ere

[2024/10/09]

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu azken biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian

[2024/10/09]

Gizakia Herritar Fundazioaren helburua da erabiltzaile diren pertsonen oinarrizko elikatze- eta janzte-premiei erantzun duina ematea, sustatuz tinko parte har dezaten berdintasunezko harremanak lehenesten diren ingurune batean.

[2024/10/08]

Unai Hualdek gizarteratze-printzipioa betetzearen alde egin du, “Legebiltzarrak aukera-berdintasunarekin eta justizia sozialarekin duen konpromiso irmoa” gauzatze aldera

[2024/10/08]