Berriak

RSS-2.0

Aldi baterako kontratazio zerrenda subsidiario bat gaitu da izendapen- eta gaikuntza-proposamenak dituzten izangaiak merezimenduen salbuespenezko lehiaketan integratzeko

[2025/05/06]

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak antolatutako ekimenak bilatzen du parte-hartze politikoa sustatzea gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen artean

[2025/05/06]

Asteazken honetan, maiatzak 7, ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko jardunaldi bat ospatuko da Nafarroako Parlamentuan, Alboan Fundazioak antolatuta, emakumeen eta neskatoen mugitze behartuari buruzko mikroipuinen lehiaketa aurkezteko.


Parte-hartzaileei harrera egin eta talde-argazki bat atera ondoren (10:25), Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera jardunaldiari (10:30).

[2025/05/06]

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak antolatuta, Nafarroako Parlamentuak Eragimen politikorako Eskola jardunaldia hartuko du astearte honetan, maiatzaren 6an, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen parte-hartze politikoa sustatzea helburu duen ekimena.

[2025/05/05]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak 2025 urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute astearte honetan, maiatzak 6.

 

Bilkura 09:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.
 

[2025/05/05]

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria eta Europako Gaietako Lantaldeko ordezkariak Bruselan izan ziren atzo Europako Parlamentua, Europako Batzordea eta Eskualdeen Europako Batzordea bisitatzeko. Haiekin izan ziren Nafarroako Gobernuaren bigarren lehendakariorde Ana Ollo, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoko ordezkariak.

 

[2025/04/30]

Bisitaren xedea izan da eraikinaren portadaren eta elizako eskultura monumental nabarmenaren kontserbazioa bermatzen aldera Nafarroako Gobernuak egindako esku-hartzea ezagutzea

[2025/04/30]

UPNren ekimenak, PPNren babespean soilik, beharrezkoak ez ziren murrizketak kendu behar zituen, landa- eta hiri-inguruneko arretaren bideragarritasuna eta sendagaien erabileraren segurtasuna bermatzeko

[2025/04/30]

Talde parlamentarioen ustez, dokumentu hori tresna bat da egungo egoera lehengoratzeko eta gure erkidegoan berdintasunaren eta gizarteratzearen alde lan egiteko

[2025/04/29]

Ainhoa Unzu lehendakariordeak erakundeak “gizateartzeko beharra” aipatu du, eta “laguntza emozionala eta baliabide egokiak” erreklamatu ditu “uniformearen gainetik pertsonak balioesteko”

[2025/04/29]