Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak, Francisco Javier Enériz-ek, 2011. urteari dagokion Urteroko Txostena aurkeztu du gaur Osoko Bilkuraren aurrean. Ekitaldi horretan erakundeak 2317 esku-hartze egin ditu, 2010.ean baino 34 gutxiago.

[2012/06/14]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk alde emandako botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta Nabai-k eta Bildu-k kontra emandako botoekin, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea onetsi du gaur.

Gobernuak garatutako Lege proiektuaren helburua da arau bakarrean ezaugarri eta “oinarrizko” printzipio ezberdinak biltzea Administrazio Publikoan zein Gobernuan “herritarrekin gardentasunean oinarritutako erlazio era berri” bat ezartzeko.

[2012/06/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk alde emandako botoekin, PPNren eta I-Eren abstentzioekin eta Nabai-k eta Bildu-k aurka emandako botoekin, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko 19/1996 Foru Legea onetsi du gaur.

[2012/06/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk alde emandako botoekin eta Nabai-k Bildu-k eta I-Ek kontra emandako botoekin, diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait tributu-neurri ezartzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.


Arauren helburua da diru-sarreren betetzeari dagokionez gertatutako desbideratze nabarmenak zuzentzea, Estatuarekin adostutakoarekin bat eta egonkortasunerako plan nazionalaren barruan, diru-sarrera publikoak handitzea laguntzeko (25 milioi inguru) eta 2012rako defizit helburua “betetzen” laguntze aldera.
 

[2012/06/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk alde emandako botoekin eta Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek kontra emandakoekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko Foru Legea onetsi du gaur, besteak beste lanaldia luzatzea eta, oro har, 65 urterekin derrigorrez erretiroa hartzea jasotzen dituena.

[2012/06/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, Nafarroako Gobernua “toki entitateek lagunduta, Eliza Katolikoak Nafarroan egindako immatrikulazioek ukitutako ondasun guztien inbentarioa egin dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Gobernu zentrala premiatzen den “beharrezkoak diren tresnak taxutu ditzan Hipoteka Legeko 206. artikulua (1946ko otsailaren 8koa) eta Hipoteka Erregelamenduko 304. artikulua indargabetzeko”.

[2012/06/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena ahobatez onetsi du gaur, zeinaren bidez Ganberak “jotzen duen ingurumenaren zaintza eta gure lurraldearen iraungarritasuna lehentasun direla”. Hori dela-eta, jotzen du “nazioarteko itunak eta gure ingurumen legedia aplikatzerakoan egoki jokatzea beharrezko baldintzak direla babes hori eragingarri bihurtzeko”.

[2012/05/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena ahobatez onetsi du gaur zeinaren bidez Ganberak berak duen “ikus-entzunezko sektorea sustatzeko borondatea” adierazten duen, “arlo estrategikoa dela irizten baitu”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “9 hilabeteko epean ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko liburu zuri bat presta dezan, egungo egoerari buruz egin beharreko diagnostikotik eta sektorearen beharrizanei buruzko azterketatik abiatuta”.

[2012/05/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “beharrezko irismen eta iraupenarekin, Nafarroako Elikagaien Bankuarekin (BAN) kolaborazio bideak eta bitartekoak ezar ditzan, bai eta akordioak edo hitzarmenak sinatuz, bi entitateen arteko lankidetza-esparrurik egokiena finkatzeko ” premiatzen duen ebazpena.

[2012/05/24]