Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dute datorren asteartean, maiatzaren 2an, 09:30ean. Mahaiak eta Eledunen Batzarrak ondoko gaiak izapidatuko direnetz erabakiko dute:
Mozioak:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da indarrik gabe utz dezan Zangituko industrialdearen (Altsasu-Urdiain) udalez gaindiko proiektu sektorialaren etendura. Nafarroa Bai parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ez dezan aplika 16/2012 Errege Dekretua eta berma dezan pertsona guztientzako osasun arreta integrala. Nafarroa Bai parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bideragarritasun azterlanak erants ditzan 2013-2016 urteetarako Inbertsio Publikoen Plan berriko proiektuetan. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularreko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Liburutegi Nagusi berrian behar diren langile guztiak jar ditzan, arreta egokia emateko. Nafarroa Bai parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Babes ofizialeko etxebizitzen moduluaren prezioari buruzko txostena, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariak egina.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da autonomia erkidegoko izatezko bikoteen erregistroa sor dezan. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularreko foru parlamentari Eloy Villanueva Cruz jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Kanpo Arazoetarako Ministerioa premiatzen da segurta dezan Armen Merkataritzari buruzko Itunean nazioarteko zenbait arau sartzea. Nafarroa Bai, Bildu-Nafarroa eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek aurkeztu dute.
Agerraldiak:
- Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak informa dezan esne-sektorearen egoerari buruz. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Manu Ayerdi Olaizola jaunak aurkeztu du.
- Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak azal dezan zein den Prestazio Handiko Trenaren zati lizitatuetan ezarritako ordainketa-formula. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Manu Ayerdi Olaizola jaunak aurkeztu du.
- Comptos Ganberako lehendakariak azal ditzan Lekunberri, Altsasu eta Etxauriko udaletako fiskalizazio-txostenak. Nafarroa Bai parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Osasun kontseilariak informa dezan "paperik gabeko"·etorkinak Nafarroako osasun sistematik kanpo uzteari buruz. Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariarena, 2011ko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Auzitegi Nagusiak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasun kontseilariak informa dezan 2012rako aurreikuspen makroekonomikoen aldaketari buruz eta aldaketa horrek aurrekontuetan izanen duen eraginari buruz. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Juan Carlos Longás García jaunak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasun kontseilariak informa dezan 2012rako aurreikuspen makroekonomikoen berrikuspenari buruz eta berrikuspen horrek Nafarroako aurrekontu orokorretan izanen duen eraginari buruz. Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasun kontseilariak informa dezan iragarritako 54 milioi euroko murrizketari buruz. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du
- Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak informa dezan enpleguaren arloko koadro makroekonomiko berriari buruz. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Manu Ayerdi Olaizola jaunak aurkeztu du.
Lan Bilerak Eta Bisitak:
- Oinarrizko Laguntzako eta Familia Medikuntzako Nafarroako Elkarteko ordezkaritza batek informa dezan oinarrizko osasun laguntzaren eredu berriari buruz. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Asun Fernández de Garaialde y Lazkano andreak aurkeztu du.
- SEMERGEN Espainiako Oinarrizko Osasun Laguntzako Sendagileen Elkarteko ordezkaritza batek informa dezan oinarrizko osasun laguntzaren eredu berriari buruz. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Asun Fernández de Garaialde y Lazkano andreak aurkeztu du.
- Espainiako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteen Espainiako Konferentziako eta "Memoria da bidea" Elkarteko ordezkaritza banak informa dezaten "Alzheimerraren aldeko Aliantza" ekimenari buruz. Unión del Pueblo Navarro, Socialistas de Navarra, Nafarroa Bai, Bildu-Nafarroa eta Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularra parlamentu taldeek aurkeztu dute.
- Munduko Medikuak GKEko ordezkaritza batek informazioa eman dezan Sahelek gaur egin bizi duen krisi-egoerari buruz. Socialistas del Parlamento de Navarra parlamentu-taldeko María Victoria Arraiza Zorzano andreak aurkeztu du.
Batzorde Bereziak Eta Lan-Taldeak:
- Nafarroan 1936ko biktimei ematen zaien arretaren egungo egoera aztertzeko, eta biktima horiei laguntza, ordaina, oroimena eta justizia emateko neurriak bideratzeko lan-taldea. 2012ko apirilaren 25eko Erabakia.
- Haur Jaioberrien Ustezko Lapurretari eta Adopzio Irregularrei buruzko Ikerketa Batzordearen osaketa, antolaketa eta jarduera arauei buruzko proposamena.
Ahozko Galderak:
- Osasunaren Mundu Erakundeak atmosferarako gas isurketei buruz ezarrita dauzkan gehienekoak ez gainditzeko hartutako neurriei buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Txentxo Jiménez Hervás jaunak aurkeztu du.
- Apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuan hartutako neurriei buruzkoa. Errege Lege Dekretu horrek osasun estaldurarik gabe uzten ditu egoera irregularrean dauden immigranteak. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Asun Fernández de Garaialde y Lazkano andreak aurkeztu du.
- "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainako kontusaila agortua egoteko arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Parlamentuko Parlamentu-talde Popularreko Amaya Zarranz Errea andreak aurkeztu du.
- Administrazio egoera irregularrean dauden pertsonei osasun txartela kentzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Udaltzaingorako finantzabide pribatuak lortzeko Castejongo Udalak egin duen ahaleginari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Víctor Rubio Martínez jaunak aurkeztu du.
- Osasun laguntzaren ereduaren aldaketa eragile ezberdinekin adosteko eta negoziatzeko jarraitutako prozedurari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.).
- Osasun laguntzaren eredua aldatzeko proposamenak aztertzen dituen lan-taldeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Baimendutako defizitaren igoeratik heldu den 21,6 milioi euroko desbideratze positiboari buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Manu Ayerdi Olaizola jaunak aurkeztu du.
- Koadro makroekonomiko berrian, sozietateen gaineko zergaren diru-bilketa dela-eta dagoen aurreikuspenari buruzkoa. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Manu Ayerdi Olaizola jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko zein baldintzatan eman den Oskiako harrobian jarduera berriz hasteko baimena. Nafarroa Bai parlamentu-taldeko Txentxo Jiménez jaunak aurkeztu du.
Galdera Idatziak:
- Ofizioz eginiko PFEZaren aitorpenetan murrizpenerako eskubidea ematen duten pertsona lagunduak ez sartzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du
- Nafarroa Beherearekiko harreman kultural, merkataritzako, ekonomiko eta sozialak sakontzeko jarduerei buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
Comptos Ganberaren Txostenak Eta Aurrekontuen Kontrola:
- Lekunberriko Udalari buruzko txostena, 2010eko ekitaldikoa.
- Martxoan sarturiko aurrekontu-legezkotasunaren kontrolari buruzko txostena.
Bestelako Gaiak:
- Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2011ko urteko txostena.
- Gizarteratze errentaren alorreko irregulartasunei buruz Sáinz de la Higuera jaunak eginiko eskaeraren gaineko txostena.
- Saharako herriak autodeterminazio eskubide zilegia izateari buruz "Bakea eta Askatasuna Saharan" parlamentu-taldeen arteko taldeak onetsi dituen adierazpenei eusten dien adierazpena berresteko proposamena.
Txosten juridikoaren eskaria, aztertzeko ea Espainiako Gobernuak osasunaren eta hezkuntzaren arloetarako onetsi dituen azken neurriak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen inbasio bat ote diren. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeak aurkeztu du.
Mahaia eta Eledunen Batzarra
Convocatoria definitiva
Mercredi, 2 mai, 2012 - 09:30