Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin die erizaintzako SATSE sindikatuko ordezkariei
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, harrera egin die gaur astelehena, otsailak 18 erizaintzako SATSE sindikatuko ordezkariei.
Nafarroako legegintza-organoko lehendakariarekin elkarrizketatzera etorri dira Reyes Medrano Gurrea andrea, SATSE-Nafarroako idazkari autonomikoa, eta Joaquín Fernández Velázquez jauna.
SATSEko ordezkariek eskaturiko elkarrizketa izan da, eta Parlamentuko lehendakariari azaldu diote zein den erizaintzako kolektiboaren egoera, lanbide-karrerari buruzko eztabaida kontuan hartuz. Nafarroako zentro publikoetako erizaintza-sindikatuko ordezkariek eskatu dute beren proposamenak aintzat har daitezela Mahai Orokorrean eginen den negoziazioan –SATSEk ez dauka ordezkaririk mahai horretan–.
Erizaintzako langileen sindikatu gehiengodunaren ordezkariek Parlamentuko lehendakariari bitartekaritza-lana egin dezala eskatu diote, administrazioko ordezkariek harrera egin diezaieten eta horrela aukera izan dezaten lanbide-karrerari buruzko proiektuaren gainean dauzkaten proposamenak zuzenean aurkeztu ahal izateko. Torres andreak konpromisoa hartu du SATSEko ordezkariek eskaturikoa ahalbidetzeko beharrezkoak diren urratsak egiteko.