Publicada el Mardi, 17 de janvier de 2012
Nafarroako Gobernua BOEn moduluaren prezioari buruzko txostena aurkeztera premiatzen duen ebazpena onetsita
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur. Ebazpenaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da “bi hilabeteko epean txostena aurkeztera, etxebizitzen eraikuntza-sektorean gertatutako aldaketen ondorioak ezagutzeko eta aldaketa horiek ikusita BOEn moduluen prezioaren jaitsiera planteatzea logikoa ote den jakiteko”.
Zioen adierazpenean, Nabai taldeak aurkeztutako ebazpena etxebizitzaren prezioa egokitzeari buruz aritu da. Egokitzapenak, higiezin krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz, laneskuaren prezioan eta enpresen etekin-marjinan eragin du. Egoera hauek guztiek babes ofizialeko etxeetan ere “eragina dute”.
· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 20 zk., 2011-10-21koa)