Publicada el Vendredi, 10 de février de 2012

Espainiako Gobernuari iruzur fiskalaren aurkako borroka optimizatu eta hobetu ahal izateko araudia alda dezan eskatzen dion ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur onetsi du aho batez Espainiako Gobernuari zera eskatzen dion ebazpena: “Araudia alda dezan eta bere esku dauden tresna nahiz bitarteko guztiak bere eskumenak baliatuz hobetu eta optimiza ditzan, zerga-iruzurraren aurkako borroka optimizatzeko eta hobetzeko. Hartara, ondokoak eginen ditu gutxienez ere: zerga-iruzurreko delituengatiko zigorrak gogortu; zerga arloko delituen preskripzio-epea luzatu; Informatzeko betebeharrak ezarri finantza-entitateei, paradisu fiskaletara eginiko transferentzien kasuan. Transferentzia horiei zigor fiskalak ezarri; polizia fiskal bat egituratzeko aukera aztertu; nazioarteko erakundeetan defendatzea paradisu fiskalen isolamendua eta herrialdeen arteko kapital-mugimenduen gardentasuna; koordinazioa bultzatu tributu agentzien artean, bai eta tributu agentzien, Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren artean ere; bere eskumeneko lege- eta arau-neurriak ezarri, pertsona juridikoen abusuzko erabilera ekiditeko; eta lurraldeen arteko eta nazioarteko iruzur-mugimenduak eta plangintzak jazarri”.

Zioen azalpenean, SN Parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak “justizia, ekitatea eta zerga-bilketa” arrazoiak baliatzen ditu Estatuari “nazioarteko erakundeetan defendatzea paradisu fiskalen isolamendua eta herrialdeen arteko kapital-mugimenduan gardentasuna” eskatzeko. Gainera, informazio fiskalaren, lanekoaren, sozialaren eta ondarezkoaren “baterako analisia” egite aldera, “Tributu Agentzien, Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren arteko koordinazioa babes dezan” eskatzen du.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2011-10-28koa)