Publicada el Vendredi, 23 de mars de 2012

Ebazpena onetsi dute Espainiako Gobernua premiatzen duena garatuko duen Gardentasun Lege proiektuan beharrezko diren lege-mekanismoak sar ditzan Errege-etxearen kide bakoitzaren diru-sarrera publikoen zenbatekoa eta ondarea ezagutu daitezen

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk haren kontra emandako botoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “garatuko duen Gardentasun Lege proiektuan beharrezko diren lege-mekanismoak sar ditzan ezagutu daitezen Erregeak kargua duen GKEtan jasotako diru-sarreren zenbatekoa eta bere familia eta Errege-etxea mantentzeko diru-sarrerak, errentak eta soldatak barne”.

Onetsitako ebazpena SNk in voce aurkeztutako eta I-Ek, proposatu duen taldeak, onartutako ordezkatze zuzenketa baten ondorio da. Zuzenketak bigarren puntu bat du, non eskatzen den publiko egin dadin “errege-etxeko kide bakoitzaren ondarea, edozein sozietatetan izan ditzaketen akzioak barne; diru-sarrerak eta errentak, horien jatorria eta zer jarduerari zor zaizkion; zer kargu dituzten GKE-etan, patronatuetan eta abar; bai eta errege-etxeko kideek edo Ondare Nazionalak zer opari jaso dituzten, opari horien erabilera eta gozamena haiei badagokie”.

Zioen azalpenean, jatorrian I-Ek bultzatutako ebazpena gardentasun betebeharrari lotzen zaio, diru-sarrera publikoez (ondarea, jarduerak eta errenta) harago doana eta beste goi kargu batzuen kasuan eskatzen dena, esaterako diputatuen kasuan. Ebazpenak Errege-etxeari betebehar bera eskatzen dio. Izan ere, Konstituzioak ez baitu diruaren banaketa “opaku eta sekretua” babesten eta, Iñaki Urdangarin eta Cristina de Borbón-ek “negozio ilunetan” duten “ustezko inplikazioak” ez baitu zalantzarik argitzen “goi mailako eraginen” balizko ekintzen inguruan.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 41. zk., 2011-12-23koa)