Nafarroako Gobernua 2012an izanen den Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien Arteko Elkartasunaren Aldeko Europako Urtearen ospakizunekin eta jarduerekin bat egin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “Europako Parlamentuak eta Europar Kontseiluak 2012an abian jarri duten Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien Arteko Elkartasunaren Aldeko Europako Urtearen ospakizunekin eta jarduerekin bat egin dezan” premiatzen duen ebazpena.
Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, zeinetan, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “txosten bat igor diezaion Adinekoen Estatu Kontseiluari, Nafarroan baliatutako politiketan oinarritutako ekarpen zehatzak eginen dituena Adinekoaren Estatutua taxutzeko”.
Era berean, eta hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “komunikazio estrategia bat gara dezan, Nafarroak Adinekoen Estatu Kontseiluari egindako proposamenak ezagutzera emateko, adinekoei bizi duten errealitatea eta dituzten beharrizanak ikusarazteko eta gizartea sentsibilizatzen lagunduko duten datu deskriptiboei buruz informatzeko”.
Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak argudiatzen du “europarrak gero eta gehiago eta inoiz baino osasuntsuago bizitzea abagunea dela hausnartzeko eta horrek eskaintzen dituen aukerak onartzeko, gizartean eginkizun aktiboa izaten jarrai dezaten”.
Horretarako, oroitarazten du Nafarroan gizonezkoen bizi-itxaropena 80,76 urtekoa dela eta 86,53koa emakumezkoena, estatuko batez bestekoa baino handiagoa.
EINen arabera –gaineratu du proposatu duen taldeak–, Nafarroan 70 urtetik goitikoen biztanle-kopurua 10.500 pertsona igo da azken hamarkadan, 80 urtetik goitikoena 4.000 pertsona baino gehiago igo da eta 100 urtetik goitikoena bikoiztu egin da, 2002ko 72tik 2012ko 152ra.
· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 18. zk., 2012-02-17koa)