Publicada el Vendredi, 15 de juin de 2012

Nafarroako Gobernua udako hilabeteetan Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidea programari euts diezaion premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta PPNk alde emandako botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta UPNk kontra emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “udako hilabeteetan Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidea programari euts diezaion” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur; programak 1212aren eta 1512aren mendeurrenen ospakizunen karietara, Gotorlekuen ondarearen bidez Nafarroaren historia eta Foru Komunitateko hemeretzi txoko ezagutzeko aukera ematen baitu.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua “bisitak astelehenetik igandera eskaintzea eta sarrera kobratzeko aukera azter dezan” premiatzen den.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak nabarmentzen du uda turismo handieneko urte-sasoia denez eta Kontseiluak emandako azken datuak kontutan hartuta, zeinaren arabera Ibilbideak “bidaiarien kopurua haztea eta atzerriko turisten gastua %22,1 haztea” ekarri baitzuen, egoki litzateke programari berriro ekitea (apirilaren 8an bukatu zen) eskaintza zabaltzeko eta egindako inbertsioa optimizatzeko.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 34. zk., 2012-04-11koa)