Publicada el Vendredi, 26 de octobre de 2012

Nafarroako Ogasunaren kontu publikoen egiazko egoera aztertze aldera, Ikerketa Batzorde bat sortzeko proposamen bana bazter utzi dituzte, bat Bildu-k Nabai-k eta Izquierda-Ezquerrak eskatutakoa eta bestea sozialistek eskatutakoa

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Ogasunaren kontu publikoen “egiazko egoera” aztertze aldera, ikerketa batzorde bat sortzeko proposamen bana bazter utzi ditu gaur.

Lehenengoa, Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek proposatu dutena, UPNk, SNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin eta proposatu duten hiru parlamentu-taldeek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin bazter geratu da.

Bigarrena ere, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak proposatu duena, bazter geratu da proposatu duen taldearen babesa baizik ez baitu jaso. UPNk, Nabai-k eta PPNk haren aurka bozkatu dute eta Bildu-k eta atxiki gabeko bi parlamentariek ez dute bozkatu.

Zioen azalpenean, Ikerketa Batzordea sortzeko Bildu-k, Nabai-k eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu duten proposamenak gure ekonomiaren “oinarrizko euskarrien egoera erreala jakitera” lagunduko duen ikerketa “oso” bat eskatzen zuen, “izaera guztietako erantzukizunak argitze” aldera.

Proposatu duten taldeak “opakotasun eta gardentasun falta onartezinak” eta “errealitate ezezagun” bat zituzten hizpide, erakunde publikoen ezaugarri izan beharko luketen “dinamizatzeko eta laguntzeko helburuekin bat ez datozen” jarduketen eta erabakien ondorio direnak.

Zalantzan jartzen diren esku-hartze adibideen artean, besteak beste, honakoak aipatzen ziren: “azkeneko bi urteetan Nafarroako Aurrezki Kutxatik 1.000 milioi baino gehiago desagertzea, zalantzazko iraungarritasun ekonomiko eta soziala duten azpiegituren finantzazio ereduak eta enpresa publikoen kudeaketa”.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak Ikerkuntza Batzordea sortzeko egin duen proposamena zioen azalpenean 2012ko Aurrekontu Orokorretan aplikatutako “murrizketa “neurrietan oinarritzen zen, non hasiera batean egin zen 55 milioiko “doitzeak” eta ondoren egin zen 132 milioiko “bereizkuntzarik gabeko blokeoak” “zifren dantza etengabea” erakusten duten; “antza”, horren azpian “zenbatekoa den ez dakigun egitura-defizita” dago.

Egoera “argitzeko” asmoz eta era horretan Nafarroako egoera ekonomiko “itogarriari” aurre egitera bideratutako “arrazoizko” politikak hartzeko asmoz, proposatu duen taldeak bukaeran egiazko datuak eskatzen zituen.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 79. zk., 2012-10-05ekoa)