Publicada el Vendredi, 14 de décembre de 2012

Gobernu zentrala, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusia eta Nafarroako Gobernua Iruñeko espetxe berriaren funtzionamendua dela-eta hainbat neurri har ditzaten premiatzen dituen ebazpen bat onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Gobernu zentrala eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusia premiatzen diren “Iruñeko espetxea instalazioen erabilera optimizatzeko eta haren funtzioak arrakastaz bete ahal izateko beharrezkoak diren giza-baliabideez eta baliabide materialez hornitu dezan”.

Onetsitako mozioak bigarren puntu bat du non, halaber, Espainiako Gobernua eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusia premiatzen diren “Espetxeetako Orientazio Juridikoaren Zerbitzuko kide diren abokatuek asteko bost egunetan zaintzaldiak egitea baimendu dadin, hartara egungo eskariari zein aurreikusita dauden presoak zentroan sartzen direnean sortuko denari aurre egin ahal izateko”.

Era berean eta hirugarren atal batean, Gobernu zentrala eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusia premiatzen dira “bere garaian leku faltagatik espetxe zaharrera bidalitako preso guztiak Iruñeko espetxera eraman ditzaten eta lantegi produktiboak zein terapia-moduluak abian jar daitezen”.

Azkenik, Nafarroako Gobernua premiatzen da “abokatuen kopurua handitzea aurreikustera indarrean dauden hitzarmenetan bai eta etorkizunean Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Abokatuen Elkargoaren artean egingo direnetan ere; hartara, espetxeratutako pertsonek alor juridiko penitentziarioan dituzten eta izango dituzten beharrak ase ahal izateko”.

Zioen azalpenean, SN, Bildu, Nabai eta I-E parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpenak “langile faltari” egozten dio “desorekak” areagotzea. Izan ere, abokatuek beraien lanaren garapenean espazioak “gutxiegi erabiltzeak edo oztopoek” presoen “egonaldi baldintzei” eragiten diete eta, ondorioz, “berrezteko eta errehabilitatzeko” dituzten aukerei ere bai, are gehiago askok “gaixotasun mentalak edo drogamenpekotasun arazoak” dituztela kontuan hartuta.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 97. zk., 2012-11-19koa)