Publicada el Jeudi, 14 de février de 2013

Nafarroako Gobernua Traperos de Emaús Fundazioak Berriozarren proiektu bat abian jar dezan erraztasunak eman ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Foru Komunitatearen intereseko deklara dezan ‘Traperos de Emaús’ Fundazioa hondakinak berrerabilerarako prestatze aldera Berriozarren sustatzen ari den proiektua, eta han eginen diren inbertsioen portzentaje bat finantza dezan, kontuan hartuta inbertsio horrek gizarte, ingurumen nahiz ekonomiaren arloetan egiten duen mesede garrantzitsua, lanpostu kopuru handi bat sortzea aurreikusten baita”.

Zioen azalpenean, parlamentu-talde guztiek bultzatu duten ebazpenak Fundazioak arlo “sozialean nahiz ingurumenarenean” egiten duen lana nabarmentzen du, eta uste du beharrezkoa dela birziklatze proiektu hori babestea.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 13. zk., 2013-02-04koa)