Publicada el Vendredi, 1 de mars de 2013

Nafarroako Gobernua aurrekontuetan Tuterako Fernando Remacha Kontserbatorioari behar adina diru-kopurua esleitzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “behar adinako diru-kopurua eslei dezan Hezkuntza Departamentuaren aurrekontuan, Tuterako Fernando Remacha Kontserbatorioan musikako ikaskuntza profesionalen eskaintza kalitaterik hoberenarekin mantendu eta zabaltzeko”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak Erriberan musikako ikasketa profesionalak mantentzearen alde egiteaz gain, horiek hobetzea eta are zabaltzea defendatzen du, zeinak “UPNren Gobernuak egindako hainbat murrizketa eta blokeoen” eraginez une honetan zalantzan dauden, udalak ezin baitu Nafarroako Gobernuaren “eskuduntza” izan beharko lukeen ikasketa profesionalen kontserbatorioa mantentzen jarraitu.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak oroitarazten du ezen ikastetxean eskariaren “erdia” inguru betetzen duela (13 espezialitatetako 52 ikasle) eta, egungo egoera zuzendu ezean, “ixteko” arriskuan egongo dela.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 104. zk., 2012-12-10ekoa)