Publicada el Jeudi, 11 de avril de 2013

Nafarroan Madrilgo Gobernuaren ordezkaritza egotea beharrezkoa ez dela jotzera bideratutako mozio bat bazter utzi dute

Aralar-Nabairen ustez, kontraesan bat da Autonomien Estaturako, gainbegiratze- eta mesfidantza-jarrera ematen du aditzera eta kontrol borondatea proiektatzen du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur, bideratuta zegoena jotzera “aldebiko harremanen ikuspuntutik eta Nafarroako autogobernuaren eskumen-ahalmenaren eta eskubideen ikuspuntutik, ez dela beharrezkoa gure erkidegoan egotea Madrilgo Gobernuaren ordezkaritzarik”.

Bazter utzitako mozioak bigarren puntu bat zuen, zertarako eta Estatuko Gobernua premiatzeko “gure erkidegoan duen ordezkaritza ken dezan. Horrekin, harreman eredua hobetzeaz gainera, hura irekita edukitzeak dakartzan beharrik gabeko gastuak gutxitzen lagunduko litzateke”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatutako mozioak aipatzen zuenez Estatuko ordezkaritzaren existentzia “kontraesan bat da Autonomien Estatuaren eredu deszentralizaturako, gainbegiratze- eta mesfidantza-jarrera duela ematen du aditzera, eta Estatuak atsegin ez zaizkion erabakiak kontrolatu eta zuzentzeko daukan borondatea proiektatzen du”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak oroitarazten du “Madrilgo Gobernua erabaki ekonomikoak inposatzen ari dela” behin eta berriz, “oinarrizko gaiak” balira bezala. Hori guztia, “gastu publikoa mehetzeko eta gizartean ondorio larriak eraginez”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 97. zk., 2012-11-19koa)