Publicada el Jeudi, 23 de mai de 2013

Nafarroako Gobernua sektore ekonomiko eta industrialen araberako patente-sorkuntzaren egoera islatzen duen mapa bat sor dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Aberastasuna sortzeko tresnak taxutzeko eta jarduera-hobi berriak sortzeko moduari buruzko aurretiazko azterketa bat eskatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “mapa bat sor dezan, ekonomia eta industria sektoreen arabera islatuko duena, dauden cluster-ak barne, egoera zertan den patenteen sorrerari dagokionez, halako moduan non informazio horrek balio ahalko baitu ikerkuntzaren jarduerarentzat eta ekintzaileek aukera berriak aurkitzeko”.

Lehenengo idatz-zati hori ekimenaren titular den Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak eta Aralar-Nabaik sinatutako in voce ordezkatze-zuzenketa baten ondorio da.

Onetsitako ebazpenak beste hiru idatz-zati ditu, PPNk in voce aurkeztutako gehitze zuzenketa baten bidez gehitutakoak.

Lehenengoak Nafarroako Gobernua “mapa horretan Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitate eta teknologia zentroak sartzera” premiatzen du.

Bigarrenak “urteroko mapa egitea eta eguneratzea” Nafarroako IV. Plan Teknologikoan aurreikusitako neurrien parte izan dadin eskatzen du.

Azkenekoak Nafarroako Gobernua “mapa haren web orrialdearen bidez hedatzera” premiatzen du.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenean irizten du sortuz joan diren patente-mapa bat izatea tresna egokia dela “aukera-hobiak detektatzeko, prozesuak perfekzionatzeko edo garapenaren eta lankidetzaren arloko ideia berriak jasotzeko”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak eskatzen du “aurretiazko azterketa sakon” bat egitea aberastasuna sortzeko tresnen taxuketari eta jarduera-hobi berriei buruz, ondoren, “enpresen I+G+Baren bidez enplegua sortzen dutenak”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 33. zk., 2013-03-22koa)