Publicada el Jeudi, 13 de juin de 2013

Nafarroako Gobernua Abodiko eski-zentroko lanak jarraitu eta amaitzeko Zaraitzuko Batzarrarekin akordio bat lor dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Aterpea eta gainerako azpiegiturak eraikitzez bukatzeko beharrezkoa den kontusaila eskatzen da, jarduerarekin jarraitzeko "ezinbestekoak" baitira

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “akordio bat lor dezan Zaraitzuko Batzarrarekin, jarraitutasuna emate aldera, bukatu arte, Abodiko eski zentroan egiten ari diren obrei, eta eski zentroa oinarrizko azpiegiturekin hornitze aldera, bere jarduera egin ahal izateko”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatutako ebazpena aterpea eta gainerako azpiegituren obrak “geldituta” daudela. Gainera, bere ustez, “ezinbestekoak” dira jarduerarekin jarraitzeko, eta, obrak jarraitu ahal izateko kontusail bate ematea eskatzen du.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 37. zk., 2013-04-09koa)

Nafarroako Gobernua Abodiko eski-zentroko obrak amai ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Eraikin horiek erabiltzeak eremuko bizi ekonomikoan duen eragina dela-eta Zaraitzuko ibarraren Batzarraren eskariei erreparatzera premiatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “akordio bat lor dezan Zaraitzu ibarreko Batzarrarekin, jarraitutasuna emate aldera ibarraren eta Nafarroa osoaren onerako den proiektu horri”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “behar den dirua jar dezan behin akordioa lortuta eta, kasua bada, proiektua berrikusita, 2013ko eta, hala behar balitz, hurrengo ekitaldietako aurrekontuetan, obra hori bukatu ahal izateko eta eraikina baldintza egokietan irekitzeko, herritarrek oro har eta Nafarroako ikasleek bereziki, baliatu ahal izan dezaten”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak adierazten du ezen Abodiko (Otsagabia) pistarako eraikinaren lehen fasea egiteko proiektua gauzatzeko 500.000 euroko zuzenketa bat sartu zutela Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan. Hura bukatuta eta zentro horrek Zaraitzu ibarraren bizi ekonomikoan zer nolako garrantzia duen ikusita, Zaraitzu ibarreko Batzarraren eskariei erreparatzen zaie.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 39. zk., 2013-04-15koa)