Entitatearen egungo egoera dela-eta CANen erantzuleek hartutako erabakiak zehazteko Ikerketa Batzorde bat sortzea bazter utzi dute
Zortzi hilabetetan Bildu, Nabai, I-E eta atxiki gabeen ekimena aurrera ateratzen ez den hirugarren aldia da, berriz ere UPNren eta SNren kontrako botoekin bazter utzi baita
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, bazter utzi du gaur “CANen erantzuleek (Administrazio Kontseilua eta Zuzendaritzako kideak) hartutako zein irabaki izan diren Foru Komunitateak zuen bertako finantzazio-tresna garrantzitsuena eta beharrezkoena galtzera zehaztera” bideratutako Ikerketa Batzorde bat sortzeko proposamena.
Zioen azalpenean, Bildu-k, Nabai-k, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek aurkeztutako Ikerketa Batzordea sortzeko proposamenak “kudeatze eta erabaki prozesuetan” “opakotasuna eta gardentasun falta” nagusitu izana gaitzesten du, izan ere, “Nafarroaren garapen eta modernizazioan parte-hartze handiena izan duen finantzazio-tresna galtzea” eragin du.
Horren karietara, ekimena bultzatu dutenek baieztatzen dute “nafarrak, haien administrazio publikoak, enpresariak, autonomoak eta enpresa ertain eta txikiak” dagoeneko CAN beste banku entitate batek erosi izanak eragindako ondorio ekonomiko “oso negatiboak” pairatzen ari direla, izan ere, “saldu baino pixka bat lehenago zuen benetako balioa baino askoz prezio baxuagoan” egin baitzen.
Horregatik, eskatzen da “argitu” dadin zeintzuk izan diren “egiaz desagertzen” eta “ sortzeko arrazoi izan ziren gizarte- eta finantza-funtzioak betetzeko gaitasuna galtzen” lagundu duten erabakiak. Halaber, diote ez dela ahaztu behar CANek “entitate formal gisa duen etorkizuna zalantzak dagoela Estatuak Nafarroako Kutxa Fundazioaren kontrolean egin dezakeen esku-hartzearen ondorioak direla-eta”.
Zortzi hilabetetan Aurrezki Kutxako administrazio batzordearen eta zuzendaritzako kideen jarrera dela-eta erantzukizunak argituko dituen Ikerketa Batzorde bat sortzeko proposamenak Osoko Bilkuran aurrera egiten ez duen hirugarren aldia da. Aurreko biak iaz baztertu ziren UPNk eta SNk (12-12-21) eta UPNk, SNk eta PPNk (12-10-26), hurrenez hurren, haien kontra emandako botoarekin.