Publicada el Jeudi, 27 de juin de 2013

Erosahalmenaren galera dela-eta 2012rako eraginarekin aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen Foru Legea aldatzea onetsi dute

Epea abuztuaren 31a arte luzatzen da, hartara zenbait administrazio publikok egindako ordainketak hartzeko, bai eta bere garaian egin ez zuen eta egin dezakeen beste edozein administraziorena hartzeko ere

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, 28/2012 Legea aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur, zeinaren bidez erosahalmenaren galera dela-eta 2012rako eraginarekin aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen.

Arau horrek Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen dio “Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura dauden langileei, urtea bukatu baino lehen, erosahalmenaren galera dela-eta osagarri pertsonal bat” ordaintzeko, zeina ekainean kobratutako aparteko pagaren zenbatekoaren berdina izango den”.

Legearen xede nagusia Aurrekontuen oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuan jasotako aparteko paga kentzea saihestea da.

Nafarroako hainbat toki administraziok aipatu legea 2013ko urtarrilean bete zutenez gero (2012ko aurrekontuaren kontura), egoki da betetze epea 8 hilean luzatzea, abuztuaren 31a arte, hartara “administrazioaren atzerapen logikoak” bere garaian egin osagarria ordaindu ez zuen Nafarroako ezein administrazio publikok ordaintzea oztopoa izan daitezen saihesteko.

Hartara, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai, I-E parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek hala eskatuta, 28/2012 Legearen artikulu bakarraren bigarren puntua aldatzen da, betetze epeak aipatzen dituena, eta honela idatzita geratzen da:

Artikulu bakarra. Aldatu egiten da abenduaren 28ko 28/2012 Foru Legearen artikulu bakarraren 2. puntua. Honela geratzen da:

“2. Ordainsaria 2013ko abuztuaren 31a baino lehen ordainduko da, ordainketa bakarrean, eta funtzionario bakoitzari aurreko idatz-zatian ezarritakoarekin bat dagokion zenbatekoa ordainduko zaio”.

Azken xedapena. Aldaketa honek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

28/2012 Foru Legea, iragan abenduaren 20ko osoko bilkuran onetsi zena, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura dauden langileei aplikatuko zaie, zein den ere haien araubide juridikoa; Nafarroako administrazio publikoetako goi kargudunei eta gainerako behin-behineko langileei, bai eta kargua utzi ondorenerako ezarritako prestazioa jasotzen ari diren goi kargudun ohiei ere; Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei; sozietate eta fundazio publikoen zerbitzuko langileei, bai eta Nafarroako administrazio publikoekin lotura duten edo haien menpe dauden gainerako enteetakoei ere, zuzendaritzako langileak barne.

2012ko uztailaren 1aren eta abenduaren 31aren artean kontratua bukatu zaien langileen kasuan, xedatzen da erosahalmenaren galera dela-eta aldi baterako osagarri pertsonalaren zati proportzionala (kontratuaren iraupen denborarena) kitapenaren momentuan kobratuko dutela.

Asmoa lansariaren zati bat kentzeak epe horretan kontratua bukatu zaien langileei eragin zekiekeen “bidegabekeria oro konpontzea” da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamena (NPAO, 59. zk., 2012-06-03koa)