Publicada el Vendredi, 28 de juin de 2013

Nafarroako Gobernua Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioak eginiko lana ebalua dezan eta beharrezkoak diren ekimen guztiak proposa ditzan hura garatu eta sustatzeko premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Eta irailaren 30a baino lehen araudi berria aurkez dezan, 2014ko aurrekontuen aurreproiektua egiterako eraginkorra izan dadin

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “berrazter ditzan Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioaren helburuak eta xedeak, egungo beharrizanetara egokitze aldera, nabarmen aldatu baitira erakunde hori abian jarri zenetik”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “bidezkoak diren aldaketak proposa ditzan, Nafarroako Kultura Kontseiluaren Ondare Batzordearen aholkularitzarekin, aurreikusitako helburuak, bereziki baliabide ekonomikoak lortzeari eta zabalkunde, ikerketa eta prestakuntza programei dagozkionak, lortze aldera”.

Halaber, “fundazioa gizartean txertatu eta gehiago irekitze aldera, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturaren arloan prestigio handikoak diren pertsonak sar ditzan patronatuan, gaur egun ia osorik Gobernuko kidez bakarrik osatua baitago”.

Azkenik, Nafarroako Gobernua premiatzen da “aurtengo irailaren 30a baino lehen aurkez dezan Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Batzordean araudi berria, bidezkotzat jotzen dituen aldaketekin, 2014ko aurrekontuen aurreproiektua egiterako eraginkorra izan dadin”.

PPNk ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu du, ekimenaren titular SNk onartu ez duena. Bertan, premiatzen zen “2000an izaera pribatuarekin sortu zen eta 2006an izaera publikoa hartu zuen Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioa ken dezan”.

Zuzenketak bigarren idatz-zati bat zuen, non eskatzen zen “fundazioak abiarazitako, aurreikusitako edo egiteke dituen jarduerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Batzordearen beraren jardueran sar daitezen”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak “helburuak eta erabilitako zein antolatutako eredua berraztertzearen” alde egiten du, hartara, esfortzuak batu eta koordinatzeko funtsezkoa den erakunde baten bidez, eraikin monumentalen mantentzea eta zaharberritzea sustatzeko eta kudeatzeko”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 50. zk., 2013-05-13koa)