Publicada el Mercredi, 18 de septembre de 2013

'Etorkizuna gaur hasten da' erakusketari hasiera emateko ekitaldia, irudien bidez India Landatarraren lorpen eta etorkizuneko erronkei buruzko ibilbidea

Erakusketa Fundación Vicente Ferrer fundazioaren proiektu baten parte da eta bisitariek parlamentuko sarreran ikusi ahal izango dute urriaren 21a arte

Parlamentuko lehendakari Alberto Catalánek ‘Etorkizuna gaur hasten da’ izena duen India landatarraren aurrerapauso eta etorkizunerako erronkei buruz hausnartzea xede duen erakusketari hasiera eman dio gaur. Erakusketa Fundación Vicente Ferrer fundazioak bildutako Ramón Serranoren hainbat erretratuk osatzen dute.

 

Ekitaldia parlamentuaren egoitzaren sarreran egin da eta Koldo Amezketa, Mahaiaren bigarren idazkaria, Iñigo Alli, Gizarte Politiken kontseilaria, eta María Zulaika, Fundación Vicente Ferrer fundazioaren Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako delegatua bertaratu dira, bai eta parlamentu-taldeen ordezkariak ere.

 

Alberto Catalánek bere parte-hartzean azaldu duenez, erakusketa antolatu izana “gizartearen kontzientzia esnatu eta desberdintasunenganako arreta pizteaz gain, elkartasuna bultzatuko duten” ekimenak sustatzeko interesaren ondorioa da. Horren karietara, Vicente Ferreren figura goraipatu du, “Unescok XX. mendeko pertsonaia nabarmenen artean kokatzen” baitu.

 

Lehendakariak erakusketa argigarria dela azpimarratu du. Izan ere, hiru belaunaldi ezberdinetako protagonisten testigantzak abiapuntu hartuta, “India bidezkoago baterako giltzak” topatzen saiatzen da, hau da, “bazterkeria praxietatik urrun dagoen eta nazioarteko lankidetzaren arloan erreferentzia den GKE baten bultzatzailearen praktika humanitarioen mailan dagoen” India bat.

 

Testuinguru horretan, Catalánek boluntarioek biztanle kaltetuenen “duintasuna” zaintzerakoan duten garrantzia nabarmendu du, zeinak “normalean emakume aurpegia eta zifra zirraragarriak dituen. Indian % 49 txiroak dira eta emakume izatea gutxiagotasun, sexu-abusu eta generoko indarkeriaren sinonimoa da, besteak beste. Izurri honen kontra lan egiten dute Fundación Vicente Ferrer fundazioko ekintzaileek, horretarako garapen integralerako eredu bat bultzatuz, zeina Anantapur-eko komunitate osoaren parte-hartze aktiboan oinarrituta dagoen”. Anantapur lurraldeko eskualde behartsuenetako batean kokatuta dago.

 

Horri dagokionez, lehendakariak “injustiziek eta ezberdintasunek gehien ukitu dituzten populazioaren sektoreak babesteko konpromisoa” duela berretsi du eta oinarrizko eskubideak orokortzeari dagokionean aurrera egin ahal izateko eskura dauden bide guztiak erabiltzera premiatu du, izan ere, Indian, legeak berdintasun formala xedatzen badu ere, kasten sistemak eskualdearen eremu zabaletan bizirik dirau”.

 

Amaitzeko, Catalánek bi milioi eta erdi pertsona agertzen dituen erakusketa honek “bisitatzen duten guztien bihotzak uki ditzan, besoak antxumatura ez egotera eta bizi dugun munduarekin ados egotera bultzatu gaitzan” nahi duela esan du.

Bestalde, María Zulaikak Nafarroako Gobernuaren inplikazioa eskertu du, bai eta baztertuen eskubideen alde zein GKEen lanaren alde egindako adierazpenak ere. Era berean, Nafarroako herritarrak “kontzientziatzeko” egiten duen lana eskertu du (“Nafarroako 2.000 kide ditugu”). Gainera, nafarrak “pobreziaren kontrako gerrari” atxiki daitezen eskatu du.

Argazkien edukiari dagokionez, Folgadok Fundación Vicente Ferrer fundazioak “muturreko pobrezia ezabatzeko” egiten duen borrokaren eta esfortzuaren isla direla baieztatu du. “Ekintza on eta etengabeen bidez lan egiten dugu. 44 urte daramatzagu, 1979tik alegia, benetako aldaketa baten alde borrokatzen. Dagoeneko 3.110 herrixka baino gehiagotara iritsi gara, horrela, bi milioi eta erdi pertsona baino gehiagori laguntza ematen. Erakusketa honek fundazioak pertsona horiei bizitza duin bat ematearen alde egiten duen lana jasotzen du”, baieztatu du.

Vicente Ferrer fundazioa garapenerako GKE bat da, zeina Indiako eremu behartsu eta behartuenetako bat, Andhra Pradesh, eta planetako komunitate baztertuenetako bat, dalit edo ukiezinak, aldatzeko prozesuarekin konprometituta dagoen.