Publicada el Jeudi, 10 de octobre de 2013

Nafarroako Gobernua Hezkuntza Departamentuak onetsiriko hitzarmenetatik kanpo geratu diren udal titulartasuneko eskolen funtzionamendurako kontusail bat gaitu dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Gainera, udalen ikastetxeak kontzertatu bihurtzeko exijitutako baldintzetara egoki daitezen lagunduko duten diru-laguntzak emateko deialdi bat eskatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “kontusail bat gaitu dezan Hezkuntza Departamentuak onetsiriko hitzarmenetatik kanpo geratu diren udal titulartasuneko eskolen funtzionamendurako”.

Mozioak bigarren idatz-zati bat zuen, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin bazter geratu dena, zeinetan Nafarroako Gobernua premiatzen zen “deialdi bat onets dezan ikastetxeak dekretuan ezarritako baldintzetara egokitzeko lanak egiteko diru-laguntzak emateko, toki entitateei finantzaketa ziurtatze aldera inbertsioak egiteko”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak gobernuak lehen zikloko haur eskolak finantzatzeko egindako hitzarmenak nahikoa ez direla esaten du, izan ere, exijitzen diren egokitze-lanen kostua toki entitateen finantzazio gaitasuna baino handiago da eta “de facto kanpo geratzen” dira.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak beharrezko deritzo dirulaguntzak emateari, udalek diru falta dutenez gero, ikastetxeak kontzertatu bihurtzeko beharrezkoak diren baldintzetara egokitu ahal izan daitezen.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 67. zk., 2013-06-17koa)