Publicada el Jeudi, 24 de octobre de 2013

Sozialistek, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek Adin txikikoei alkoholdun edariak kontsumitzea galarazi eta mugatzeari buruzko foru lege proiektuari aurkeztu dioten osoko zuzenketa onetsi dute

Adostasun eta eraginkortasun ezan babesten da eta gobernua ukitutako sektoreekin eztabaida lasai bat izatera gonbidatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, SN-k, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek Adin txikikoei alkoholdun edariak kontsumitzea galarazi eta mugatzeari buruzko foru lege proiektuari aurkeztu dioten osoko zuzenketa onetsi du gaur.

Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta atxiki gabekoek sinatu duten osoko zuzenketa bozkatu ondoren, gobernuari foru lege proiektua itzuli zaio. Aurkeztu diren bietatik lehenengoa izan da (SNrena bozkatzea ez da beharrezkoa izan) eta, haren ondorioz, adin txikikoek balizko mendekotasun jarrerak har ditzaten saihesten dituzten printzipioek jarraikortasuna dute, 10/1991 Foru Legean idatzita agertzen diren moduan. Foru lege hori aldatzeko proposamena bertan behera geratu da.

Gobernuak emandako arauak edari alkoholdunak saldu edo zerbitzatzeko baimena duten baina unean bertan kontsumitzeko ez diren saltokien alkohola saltzeko ordutegia 22:00etatik biharamuneko 09:00etara mugatzea jasotzen zuen. Ordutegi horretara biltzen ditu, halaber, salmenta ibiltaria, urrutiko salmenta eta etxez etxekoa.

10/1991 legeak autobia eta autobideetako zerbitzu-guneen eta zerbitzu-eremuetan 18 gradu baino gehiagoko alkoholdun edariak saltzea baimentzen zuen. Alabaina, foru lege proiektuak izaera berri bat ematen die eta alkoholdun edariak saltzea erabat debekatua duten lekuen artean sartzen ditu.

Debeku horiek betetzen direla ziurtatzeko 11. artikulua, arau-hauste larriei dagokiona, 4. idatz-zatian xedatutakoari egokitzea proposatzen zen, halako moldez non arau-haustea 6.010 euro arterainoko isunarekin, gehienez ere bi urtez jarduera debekatu edo bertan behera uztearekin edo lokala gehienez ere urtebetez ixtearekin zigor daitekeen.

Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek aurkeztu duten osoko zuzenketak dio adostasunik gabe eta legeak eraginen dien sektore ekonomikoen ezagutza gabe egin dela eta eraginkortasunik ez duela. Horri dagokionez, arrazoitzen denez, ez da “azterketa seriorik” egin, eta, horrenbestez, “nekez” konponduko ditu adinagatik ahultasun-egoeran egoten ahal diren pertsonek edari alkoholdunak eskura izatearen ondoriozko arazoak, eta errepideetako istripu-tasa ere ez du jaitsaraziko.

Ildo berean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen osoko zuzenketak ulertzen du legea aldatzeko proposamenak ez du gaia “era egokian konpontzen” eta, horregatik, gobernua gonbidatzen du “eztabaida lasai bat izatera ukitutako talde eta sektoreekin”.

Bestalde, Izquierda-Ezkerrak, hein bateko bi zuzenketa aurkeztu ditu lege proiektuan jasotako debekuarekin “bat egiten ez” dutela adierazteko.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrasek, ordea, lege proiektuaren balioa defendatu du, gero eta ohikoagoa den “kaleetako eta parkeetako alkoholaren kontsumoa” murrizteko pentsatua egoteagatik, bai eta, “ondorioz, bizikidetzan, bide segurtasunean eta adin txikikoetan duen eragina” murrizteko pentsatua egoteagatik ere.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 95. zk., 2013-09-06koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 116. zk., 2013-10-11koa)