Publicada el Jeudi, 24 de octobre de 2013

Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Xedeak, besteak beste, ordainsarien arteko ezberdintasunak murriztea, diziplina-araubidea mugatzea eta kidegoetan sartzeko betekizunak eta igotzeko promozioan dauden mugak ezabatzea dira

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du.

 

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duten foru lege proposamenaren xedea da “2010ean jasotako zenbait xedapen gauzatzea, horretarako legegintza-bultzada emanez, eta barrenean sartuz negoziazio kolektiboan lortutako akordioak; hartara, egungo egoera dela-eta akordio horiek bertan behera geratzea saihesteko”.

 

Jasotako aldaketen artean jornalari dagokion zatia nabarmentzen da “birbanatzailea” izateagatik. Horri dagokionez, “soldaten artean dauden ezberdintasunak murriztu” nahi dira, baina gainerako polizia autonomikoekiko “berdinketa progresiboari” uko egin gabe, alderatuz gero, “okerren ordaindutako” polizia direla irizten baita.

 

Era berean eta diziplina-araubideari dagokionean, hutsegitean modu zehatzagoan arautu dira eta, aldi berean, “berme” gehiago ematen zaizkio aplikatzekoak diren zehapenak ezartzeko prozedurari.

 

Bestalde eta polizia kidegoak zein haien kideak hobe definitze aldera, poliziako laguntzaileak desagerraraztea aurreikusten da (poliziarenak ez diren eginkizunak betetzeko udalek administrazio-araubidean kontratatutakoak), bai eta polizia kidegorik ez dagoen toki entitateetako udal agenteek betetzen zituzten zenbait eginkizun, poliziarenak ez direnak, kentzea ere.

 

Testuinguru horretan, eta prestatzen ari den tokiko mapa berritik eratorritako “ondorioak” kontuan hartuta, aldaketak sartu dira tokiko polizia kideagoak sortzeko betekizunetan (6.000 biztanle eta 500 biztanleko polizia bakarra, 12 polizia-kide gutxienez) eta, “eraginkortasun handiagoa” lortze aldera, tokiko polizien arteko trukearen aukera ezarri da, “Estatuaren gainerakoan egiten den moduan”.

 

Era berean, kidego horietan sartzeko betekizunetan (erretiratzeko adina ez gainditzea) eta igotzeko promozioan mugak murrizten dira; hala, epaitegiek beste kidego batzuetarako ezarritakora gehiago egokitzen dira eta, horrenbestez, Nafarroako polizia kidegoen artean “mugikortasun handiagoa” bultzatzen da.

 

Amaitzeko, Nafarroako polizia kontseilua ezabatzea jasotzen da, izan ere, ikusi da kontsulta- eta aholku-organo hori “probetxugabea” dela, beharbada bere osaeraren “aniztasunagatik”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 91. zk., 2013-08-28koa)