Publicada el Jeudi, 23 de janvier de 2014

Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua abiadura handiko trenaren Iruña-Castejón tarteko obrak berehala geraraz ditzaten premiatzen dituen mozioa bazter utzi dute

I-Ek inbertsio publikorik ez egotea eta "ingurumenean eragin handia izango duen eta gizartearen eta ekonomiaren aldetik errentagarritasunik izango ez" duen proiektu honentzako esleipen altua kontrajartzen zituen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek ahren alde emandako botoekin eta atxiki gabekoen abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua “Abiadura Handiko Treneko Iruña-Castejón tarteko lanak berehala gelditzera” premiatzen dituen mozioa bazter utzi du gaur.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen, non bi gobernuak premiatzen ziren “negoziaketak has ditzaten, presazko izaerarekin, Estatuko Administrazio Orokorraren, Foru Komunitateko Administrazioaren eta ADIF entitate publikoaren arteko gaur egungo lankidetza hitzarmena aldatu eta Nafarroan trenbide proiektu berri bat (Tren-200 edo Tren EuroMED) zehaztu, garatu eta finantzatzeko, benetako ahalmena izanen duena salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko. Horretarako gaurko trenbide sarea erabili, hobetu eta zabalera europarrera egokitu beharko litzateke, Nafarroako bi korridoreetako herri nagusiak arintasun eta maiztasunez lotzeko”.

Atxiki gabekoek ekimenaren titular I-Ek onetsi ez duen ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu dute, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen “nazioarteko zabalera izango duen eta prestazio adina altuak izango dituen sare mixto bat eraikitzea lehentasun gisa har dezan Iruñea eta Euskal Y lotzeko, egun Iruñea-Castejón artean abiadura handiko trenaren alde egiten ari den apustuaren ordez”.

Hori abiapuntu hartuta, hitzarmen berri bat negoziatzea eskatzen zuten, xede izango zuena “Estatuaren aurrekontu konpromisoa epe zehatz batean ziurtatzea, barne hartuta lanen kostua igotzeak eragin ditzakeen aldaketak bere gain hartzea; bere garaian EAErekin hitzartutakoaren parekidea izango den finantzaketa- eta konpentsazio-mekanismo bat ezartzea; eta ukitutako autonomia erkidego bakoitzean gauzatze koordinatua”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatu duen mozioak abiadura handiko trenaren Iruña-Castejón tartea zalantzan jartzen zuen, izan ere, “ez du konexioa ziurtatuta ez iparraldetik ez hegoaldetik” eta “gizartearen eta ekonomiaren ikuspuntutik errentagarritasunik ez izateak eta ingurumenean izango duen eragin handiak ez dute justifikatzen, are gutxiago oraingo testuinguru honetan”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak adierazten zuen “inbertsio publikorik ez izatea” ez datorrela bat AHTaren Nafarroako zatia eraikitzeko aurrekontuan aurreikusita dagoen esleipenarekin, “% 60,61 handitzen da, 2013an 57 milioikoa izatetik 2014an 92 milioikoa izatera igaro” dena. Alabaina, azpimarratzen zuen gainerako inbertsio zuzena “% 13,64” erori da, “2013an 99 milioi izatetik 2014an 86 milioi izatera”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 2. zk., 2014-01-08koa)