Publicada el Jeudi, 27 de mars de 2014

Nafarroako Gobernua interes bereziko jarduera kulturalak finantzatzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Urte anitzeko hitzarmenen esparruan, haien jarduera jarraikortasunez eta kalitatez burutzen duten kolektiboei egonkortasuna emango dietenak

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “urte anitzeko hitzarmenen esparru egonkor bat taxutu eta abiaraz dezan, Nafarroarentzat eta bere garapen kulturalarentzat, beren garrantzia, errotzea, interes soziala edo barne nahiz kanpo proiekzioa direla eta, interes berezikotzat jotzen diren entitate eta jarduera kulturalak finantzatzeko”.

Zioen azalpenean, Bildu-k, eta Aralar-Nabaik bultzatu duen ebazpenak urte anitzetako finantzazio hitzarmenak berreskuratzea eskatzen du, irizten baita haien “jarraikortasun, kalitate eta errotzearengatik” kultura hedatzen laguntzen duten kolektiboei behar adina “egonkortasun” ematen dietela, eta askotan kanpoan proiekzio handia dutela.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak dio hitzarmenak “deialdien bitartezko lehia” ordezkatzeak “denbora-muga zabalagoak behar dituzten programazioak” egitea zailtzen du, nahiz eta lehia tresna “baliagarri eta eraginkorra izan, bere mugak ere baitauzka”. Gainera, “arriskua dago kultura muturreraino merkatugai bihurtzeko, zeren eta erraztu egiten baita onuraren irizpidea besterik ez duten agenteak sartzeko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 19. zk., 2014-01-31koa)