Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legea aldatzeari buruzko proposamena aintzat hartzea onetsi dute
Xedea erabilera soziala izan behar duten etxebizitza publikoetan egiten diren erreformak eraikin, instalazio edo obren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egotea da
Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzeari buruzko foru lege proposamena aintzat hartzea aho batez onetsi du gaur.
Atxiki gabekoek bultzatu duten lege proposamenaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatearen, Estatuaren edo Nafarroako toki entitateen jabetzako etxebizitzetan egindako edozein eraikin, instalazio edo obra salbuetsirik egotea zerga hori ordaintzetik, baldin eta haiek irabazi asmorik gabeko entitateei laga bazaizkie zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonei laguntzeko.
Zioen azalpenean, proposatu duen taldeak arrazoi gisa ematen du titulartasun publikoko “etxebizitzak egoera txarrean egon ohi” direla eta, akordioetan jasotzen denez, irabazi asmorik gabeko entitateak behartuta daudela egin beharreko erreformak egitera, baina erabilera soziala izanen dutenez eta krisi egoera dagoenez, zergatik salbuetsita egon behar dutela.
• www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 42. zk., 2014-03-24koa)