Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Instituaren Fundazioa manten dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Esaten da kostuak aurrezteko arrazoi horrek aitzakia dirudiela eta, IAZNIren errentagarritasun sozioekonomikoari buruzko azterlanik egin ez denez gero baliabideen xahutze ikaragarria ekarriko duela
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten duen “ez dagoela ados Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren Fundazioa (IAZNI) kentzearekin, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du fundazioa manten dezan, kultur arloko politikarako eta kulturaren industriarako baliabideak sortzeko oinarrizko tresna den aldetik”.
Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, aho batez onetsi dena, non Nafarroako Gobernua premiatzen den “IAZNIri egun agindutako jarduerak mantentzea ziurta dezan eta horretarako beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide material guztiak eman diezazkion”. Idatz-zati hori aho batez onetsi da.
Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak dio “kostuak aurrezteko arrazoi horrek aitzakia dirudiela eta, IAZNIren errentagarritasun sozioekonomikoari buruzko azterlanik egin ez denez gero” “baliabideen xahutze ikaragarria” ekarriko duela.
Proposatu duten taldeek fundazioaren jarduera era positiboan balioesten dute, bai Film Comission izenekoaren kudeaketan bai munta handiko kultura-ekintzak antolatzerakoan, esate baterako, Punto de Vista zinemaldia, bai eta Filmotekaren kudeaketan, bi alde dituena: Nafarroako ondare zinematografikoa ikertu, berreskuratu eta kudeatzea eta kultura zinematografikoa hedatzea.
• www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 38. zk., 2014-03-14koa)