Publicada el Jeudi, 12 de juin de 2014

Montepioetako erregimena eguneratzeari buruzko legea onetsi dute

Ukitutako langileek osasun txartela Nafarroatik kanpo eduki ahal izango dute, bai eta Europako osasun txartela ere, Osasun Sistema Nazionalean sartu ondoren

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta I-Eren abstentzioarekin onetsi du gaur Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko 10/2013 Foru Legea hein batean aldatzeko foru lege proposamena.

Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen legearen xedea da formalizatzea “osasun-laguntzako alorrean derrigorrezko estaldura (erabilera arrunta) ezabatzea, Osasun Sistema Nazionalean sartzen denetik aurrerako ondorioekin”. Era horretan, ukitutakoek Nafarroatik kanpo balio duen osasun txartel bat izateko aukera izango dute, bai eta Europako osasun txartela izan ere.

Halaber, Diputazioak 1973ko abuztuaren 24an onetsi zuen Osasun Laguntza Zerbitzuaren Araudia indargabetzen du, bai eta lege honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak ere. Legea NAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Legeak ez du erabilera bereziko deritzon osasun laguntza boluntarioko erregimenetik eratortzen diren zerbitzu osagarriak (optika, odontologia, familiako medikua…) izateko eskubidea mantendu edo eguneratu behar duen esaten, Nafarroako Aurrekontu Orokorren 971992 Foru Legearen 16. artikuluaren arabera, 1992 baino lehen sartutako funtzionarioei bakarrik dagokiena. Beraz, zerbitzu horiek jarraitzen duten ala ez Nafarroako Gobernuaren esku geratzen da.

Zioen azalpenean, proposatu duen taldeak Osasun Laguntzako Zerbitzuaren Erregelamendua legedian egindako “aldaketa garrantzitsuei” egokituta ote dagoen zalantzan jartzen du eta oraindik ere “12.000 eta 14.000 langile artean” hartzen dituen eskubide baten irispideari buruzko “interpretazio arazoak” konpontzera dei egiten du.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 25. zk., 2014-02-11koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 64. zk., 2014-05-16koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 73. zk., 2014-06-05ekoa)