Publicada el Jeudi, 12 de juin de 2014

Nafarroako Gobernua normalizazio eta bizikidetasun-politika bat bultza dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Iragana argitzea eskatzen zen, erregimen frankistaren eta ETAren biolentziak baloratuta eta legediak babesten ez dituen biktimak aitortuta

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Bildu-ren eta Aralar-Nabairen abstentzioekin eta SNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “normalizazio eta bizikidetasun politika bat bultzatzera, barne hartuko dituena hala iraganari nola orainari eta etorkizunari buruzko jarduketak, iragana argitzetik abiatuta elkartze soziala sustatzean oniarrituta”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Parlamentuak “deklaratzen” duen “bakeak eta bizikidetasunak beharrezkoa dutela indarkeriaren bidegabekeria onartzea eta, eragindako kaltea eta biktimen duintasuna aitortzea, biktima guztiei zor baitzaie egia, justicia eta erreparazioa jasotzeko esubidea. Giza eskubideen urraketa guztiak gertatu ziren zenbait taldek eta pertsonak helburu batzuk jarri zituztelako giza duintasunaren gainetik”.

Testuinguru horretan, aipatzen zenez, “1936an indarkeria ez-zilegi eta bidegabea erabili zen, arrazoi politikoengatik, gerrako fronterik egon ez zen lurralde batean eta ezberdina zena desagerrarazte aldera indarraren nahiz indarkeriaren erabileraren argudio bakarrean oinarritutako erakunde-egitura berri baten esparruan; aginte-kalte politiko-militar batek eragin zuen gizon eta emakume errugabeak bide-bazterretan, hilerrietan eta eremuetan fusilatuak izatea, eta hilobi komunetan lurperatuak, erregimen jaio berriarenak ez ziren ideiei leial izateagatik. Familiartekoek, beren kutunen galera mingarriaz gain, Estatu berriaren errepresio zitala jasan behar izan zuten”.

ETAri dagokionean, esaten zenez, “denboran zehar izandako iraupenarengatik, inposizio politikoa bilatzeagatik, Trantsizioaren eta amnistia orokorraren ostean betikotzeagatik, izan duen laguntza soziopolitikoarengatik eta, batez ere, eragindako giza kalte konponezinen intentsitateagatik eta larritasunagatik, ETAren indarkeriaren balorazio espresa egin bhearra dago, bidegabea izateagatik eta, bereziki, biktimei eta haien familiei eragindako kalte bidegabeagatik”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Parlamentuak deklaratu nahi zuen “garrantzi gailena duela giza eskubideen urraketa oro argitzeak, bakar bat ere salbuetsi eta lausotu gabe, eta, aldi berean, gaur egungo legedian babesik ez duten urraketa horien biktima guztiei babesa, aitortza eta erreparazioa emateak. Argi dago Mikel Zabaltza, Germán Rodríguez, Gladys del Estal edo Angel Berroeta bezalakoak ere arrazoi politikoek eragindako indarkeria ez-zilegi eta bidegabearen biktima gisa aitortu behar direla, eta horren araberako erreparazioa eman behar zaiela”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten mozioak baieztatzen zuenez, “frenterik ez duen, banatutako espazio publikoak dituen eta elkartasunean bizi den gizarte bat eraikitzea Gobernuaren oinarrizko helburu bat izan beharko litzateke, baina ez du ezer egin eta dugu uste ezer egingo duenik”.

“Iragana argitu” nahian, proposatu dutenek Euskal Legebiltzarrak 2013an onetsi zuen zoru etikoa adibide gisa jartzen zuen. Gainera, defendatzen zuen “erregimen frankistak eta ETAk eragindako biolentziaren balorazio espresa” egin behar dela, “eta, giza eskubide oro kontuan hartuta, indarrean dagoen legedian babesik ez duten biktimak babestea, aitortzea eta erreparatzea” eskatzen zuten.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 49. zk., 2014-04-04koa)