Publicada el Jeudi, 26 de juin de 2014

Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legea aldatzen duen Foru Lege Dekretua baliozkotzea onetsi dute

Osasunak bizi duen botererik gabeko egoerei era egokian aurre egiteko, bide batez Foru Ogasunaren interesak mantenduta, klubaren hartzekodun nagusia baita

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur 1/2014 Foru Lege Dekretua, ekainaren 18koa, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legea aldatzen duena, 37. artikuluaren lehenengo idatz-zatia berridatzita.

1/2014 Foru Lege Dekretua ekainaren 18an Gobernuaren bilkuran onetsi zen eta hurrengo egunean NAOn argitaratu zenetik indarrean dago. Haren xedea, idatz-zati hori Osasunaren beharretara egokitzea da, argi geratu baita “ez dela nahikoa” Osasunaren zuzendaritza batzordeak kargua uzteak eragin duen gisako botorerik gabeko egoerei aurre egiteko.

“Osasunak kirol arloan, arlo ekonomikoan eta arlo instituzionalean aurrean duen kinka larriak” Foru Lege Dekretuari helegitea jartzea justifikatzen du, izan ere, erregulazio horri premiazkoa da eta ezin da atzeratu, “aukera bat eman nahi baitzaio bizirik irauteko” eta horrela, Nafarroako Foru Ogasunaren interes ekonomikoak babesteko, Osasunaren hartzekodun nagusia (47 milioi).

Horrela, adierazten denez, presidenteak kargua uzten badu eta hura aukeratzeko hauteskunde prozesuaren deialdia egiten bada, “presidente berria hautatzen ez den bitartean, klubaren estatutuek bestelakorik adierazi ezean, batzar orokorrak, egiten duen lehendabiziko bilkuran eta gai-zerrendan berariaz bildu beharrik gabe, kudeaketa batzorde bat izendatu beharko du, kide guztiak zuzenean izendatuz edo soilik presidentea izendatuz. Kasu horretan, presidenteari dagokio batzordeko gainerako kideak izendatzea”.

Horrez gain, gehitzen denez, “izendatutako kudeaketa batzordeak kirol kluba ordezkatzeko eta administratzeko eginkizun arruntak beteko ditu eta hauteskundeen deialdia gehienez ere hiru hilabeteko epean eginen du, haren izendapenetik aurrera”.

Arauak bertan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetzen ditu.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege dekretua (NPAO, 79.zk., 2014-06-24koa)