Publicada el Jeudi, 18 de septembre de 2014

Nafarroako Gobernua enpresa publikoak Genero Indarkeriarik gabeko Gizarte baten aldeko Enpresen Sareari atxiki diezazkion premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Haren helburua sentsibilizatzea eta kontratuak eginez biktimen laneratzea sustatzea da; 2012an sortu zenetik 1.400 baino gehiago egin dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoen abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako Foru Komunitateko enpresa publikoak Genero Indarkeriarik gabeko Gizarte baten aldeko Enpresen Sareari atxiki diezazkion”. Erakunde hori 2012an sortu zen emakumearen aurkako indarkeriari buruz sentsibilizatzeko eta biktimen gizarteratzea sustatzeko. Sareari 62 konpainia atxiki zaizkio eta bi entitate laguntzaile ditu.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen ebazpenak “indarkeria sentsibilizazioaren bidez desagerraraztearen eta denon ahalegina batzearen” alde egiten du eta, ildo horretan, 2013ko urriaren 31n onetsi zuten ebazpena aipatzen du, Nafarroako Gobernua premiatuz aipatutako Enpresen Sareari bere babesa ager diezaion.

Horren karietara, proposatu duenak aipatzen du ezen erakunde hori abian jarri zenetik, “1.426 kontratu egin zaizkie guztira genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei, eta halatan laguntza eman dien indarkeriatik irteteko independentzia ekonomikoa izateko”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 78. zk., 2014-06-20koa)