Osoko Bilkurak zerga erreformari buruzko proiektuari osoko zuzenketa aurkeztu dio eta gobernuari itzuli dio
Socialistek, Bildu-k, Aralar-ek, I-Ek eta atxiki gabekoek PFEZn, Sozietateetan, Ondarean eta Eskualdatzeetan aldaketak egitea bazter utzi dute "erregresiboak izateaz gain, ekonomia aktibatzeko baliagarriak ez izateagatik"
Parlamentuko Osoko Bilkurak Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek zerga erreformari aurkeztutako lau osoko zuzenketa babesteko aurkeztu duten osoko zuzenketa onetsi du gaur. Nafarroako Gobernuak soilik UPNren eta PPNren babesa jaso du eta ezin izan du aurrera atera.
Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga aldatzeari buruzko foru lege proiektua Gobernuari itzuli zaio Bildu-ren eta Aralar-Nabairen osoko zuzenketa bozkatu ondoren burutu da. Zuzenketa hori aurkeztu diren lauetatik lehena izan da (ez da beharrezkoa izan I-Erena, sozialistena eta atxiki gabekoena bozkatzea) eta Gobernuak Foru Komunitatearen eskumenak erabilita Espainiako Gobernuaren urratsak jarraitu nahi zituen (% 47 2015ean, % 45 2016tik aurrera), hala oraingo zerga-tasa maximoa % 52tik % 48, 50era jaisteko eta % 46ra 2016tik aurrera, baina zuzenketak asmo hori bertan behera utzi du.
Aurrezkien zerga-ordaintzeari dagokionean, Foru Lege proiektuak proposatzen zuen % 19an uztea 10.000 eurotik beherako errententzat eta % 24ean 18.000tik gorakoentzat. Alabaina, % 20koa izaten jarraituko du lehen 6.000 eurorentzat eta % 27koa 24.000 eurotik aurrera.
Sozietateen Gaineko Zerga aldatzeari buruzko lege proposamena Gobernuari itzultzea ere Bildu eta Aralar-Nabairen osoko zuzenketa bozkatu ondoren burutu da. Aurkeztu diren lauetatik lehena izan da (ez da beharrezkoa izan I-Erena, sozialistena eta atxiki gabekoena bozkatzea) eta % 20ko tasa bakarra ezartzea eta % 10eko zorua (% 8rainokoa I+G+Bn egindako inbertsioengatik edo enplegu finkoa sortzeagatik) ezartzea galarazten du eta indarrean dagoen sistemari jarraipena ematen dio, zeinak enpresak haien tamainaren arabera zergapetzen dituen (handiak % 30, ertainak % 25 eta txikienak % 20).
Ondarearen Gaineko Zerga aldatzeari buruzko Foru Lege proposamena Gobernuari itzultzea I-Eren osoko zuzenketa bozkatu ondoren burutu da. Aurkeztu diren lauetatik lehena izan da (ez da beharrezkoa izan sozialistena, atxiki gabekoena eta Bildu eta Aralar-Nabairena bozkatzea) eta gobernuak nahi zuen bezala gutxieneko salbuetsia 311.023 eurotik milioi batera igotzea galarazten du. 2012ko abenduan Parlamentuak gutxieneko salbuetsia 700.000 eurotik 311.023 eurora jaistea adostu zuen, hala ohiko etxebizitza 250.000 euroko balioraino aske mantenduta.
Ondarearen Eskualdaketen gaineko, egintza juridiko dokumentatuen gaineko eta fundazioen eta babes jardueren eta kooperatiben tributu araubidearen gaineko zerga aldatzeari buruzko Foru Lege proposamena gobernuari itzuli zaio, Socialistas de Navarra parlamentu-taldearen osoko zuzenketa bozkatu ondoren. Aurkeztu diren hiruetatik lehena izan da (ez da beharrezkoa izan I-Erena eta atxiki gabekoena bozkatzea) eta gobernuak proposatutako doiketak aplikatzea galarazi du.
Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu dituen lau osoko zuzenketen (PFEZ, Sozietateak, Ondarea eta Eskualdaketak, azken hori beste ordezkatze testu batekin) funtsaren arabera, Nafarroako Gobernuak proposatu duen osoko zerga-erreforma “Montororen erreformaren kopia txar bat da. Ez du balio ez ekonomia suspertzeko ez ongizate mailak bermatzeko. 71 milioi galtzen dira eta gehien irabazten dutenek gutxiago ordain dezaten balioko dute soilik. Espero dugu 2015erako zerga aldaketa batzuk adostu ahal izatea, gizarte osoaren onerako, baina zerga erreforma orokorra hurrengo legegintzaldian egin beharko da”.
Bildu-k eta Aralar-Nabaik, bestalde, “aukera eta gizarte batasun” arrazoiak ematen dituzte haien hiru osoko zuzenketak aurkezterakoan (PFEZ, Sozietateak eta Ondarea, azken hori beste ordezkatze testu batekin). Haien ustez, zerga erreforma “erregresiboa izateaz gain, ez da eraginkorra. Kaltegarria da, ezberdintasunak areagotzen dituelako eta ez duelako ekonomia suspertzen laguntzen. Diru-bilketa 71 milioi jaisteak murrizketa gehiago eragin litzake. Nafarroako Gobernuak egin duen gauza bakarra PPren jarraibide fiskalak inportatzea izan da”.
Ildo berean, Izquierda-Ezkerrak (beste testurik gabeko lau osoko zuzenketa) adierazi du ez dagoela zerga berregituratzearekin ados, izan ere, azpimarratzen duenez, nabarmenak dira “haren kostua eta lehenagotik ere larriak ziren lanaren eta kapitalaren errenten arteko ezberdintasunak areagotzen ditu, alde batetik zerga asko ordaintzen dituztenak daude (langileak eta kontsumitzaileak PFEZri eta BEZari dagokionez ) eta bestetik oso gutxi ordaintzen dituztenak (enpresa handiak Sozietateen Gaineko Zergari dagokionez)”.
Atxiki gabeko parlamentariek (lau osoko zuzenketa, guztiak beste testu batekin) diote bazter utzi den zerga erreforma “oso oldarkorra” dela eta “zuzentzearen” alde egiten dute, hala “diru-sarrerarik ez galtzeko, zergak ongi banatzeko, ongizatearen estatua bermatzeko eta zerga ingurutik ez urruntzeko. 71 milioiko diru-bilketa galtzea ez zaigu jasangarria iruditzen”.
Aitzitik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak defendatu du zerga sistema berriaren xedea “ekonomia suspertzea” zela, “aldi berean, nafarrak Estatuko gainerako lekuetako herritarrak baino egoera okerragoan egotea saihestuta. Hori guztia berdintasunetik, progresibotasunetik eta baliabideen askitasunetik, izan ere, jarduera ekonomiko handiago egongo dela aurreikusten da eta hala, zergak jaistearekin konpentsatu ahal izango da (71 milioi inguru)”
UPNk Nafarroako Gobernuak emandako arrazoiak bere egin ditu, baina PPNk Ondarearen gaineko zerga “kentzea” eskatu du hala, “zergadunek ihes egin dezaten saihesteko”. Ildo horretan, “zerga lehiakortasuna” berreskuratzera dei egin du, “gehienbat familia eta enpresena” eta “Sozietateen Gaineko Zergan kenkariak eta tasen murrizketak” sartzea proposatu du.
• www.parlamentodenavarra.es
• PFEZari buruzko eta Sozietateei buruzko Foru Lege proiektuen argitalpenak (NPAO, 97. zk., 2014-09-11koa)
• Ondareari buruzko eta Ondarearen Eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuei buruzko Foru Lege proiektuen argitalpenak (NPAO, 94. zk., 2014-09-04koa)