Publicada el Vendredi, 17 de octobre de 2014

Eztabaidatu diren 28 ebazpenetatik 23 onetsita Foru Komunitatearen Egoerari buruzko Eztabaida bukatu da

Socialistek, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek Barcina eta haren gobernua gaitzesten dute Estatuak Auzitegi Gorenean VWen BEZaren harira 1513 milioi "behar ez zen moduan" eskatu dituelako eta izan duen jarrerarengatik

Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Komunitatearen Egoerari buruzko Eztabaidan eztabaidatu diren 28 ebazpen proposamenetatik 23 onetsi ditu (UPNren 5, Socialistas de Navarra parlamentu-taldearen 5, PPNren 4, Bildu-k eta Aralar-Nabaik elkarrekin aurkeztu dituzten 3, Bildu-ren 1, Aralar-Nabairen beste bat, I-Eren 2 eta atxiki gabekoen beste 2).

Osoko Bilkura hasi aurretik, ordu erdi berandu hasi dena, Mahaiak, Eledunen Batzarrak aurretik entzun ondoren, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta atxiki gabekoek haien ebazpen proposamenetako banatan idatz-zati bat gehitzeko egin duten eskaera onestea erabaki du. Puntuak honela dio:

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta haren lehendakaria zentsuratu eta gaitzesten ditu behar ez zenean 2007 eta 2011 urteen arteko Volkswagenen BEZa dela-eta 1513 milioi euro eskatzeko Estatuak Auzitegi Gorenean jarri zuen helegiteari aurreari aurre egiterakoan, era ilun eta nahasian jarduteagatik eta eraginkortasunik ez izateagatik”.

Idatz-zati hori bozkatu den lehenengo ebazpen proposamenarekin onetsi da, kasu honetan Socialistas de Navarrarena, non hamaikagarren idatz-zati gisa gehitu den.

SOCIALISTAS DE NAVARRA izan da ebazpen proposamenak defendatu dituen lehenengo taldea. Aurkeztu dituen bost ebazpen proposamenak aurrera ateratzea lortu du.

Lehenengo ebazpenak, 4. idatz-zatia izan ezik osotasunean onetsi denak, honela dio:

1. “Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Espainiako Gobernuarekin jarrera irmo eta zorrotz bat izan dezan autogobernuaren defentsari dagokionez, eta zehazki, Ogasuneko Ministerioak Volkswagenen BEZa dela-eta egin duen eskaerari dagokionez. Ustez Nafarroak ez du PPren Gobernuak nahi duen zenbatekoa ordaindu behar.

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroaren autogobernuarekin duen konpromisoa berresten du eta uste du Nafarroak haren eskumenen erabilera legitimoarekin gauzatzen duela.

3. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean Parlamentu honek onetsi dituen foru legeen aurkako helegiteak sistematikoki jartzea gaitzesten du”.

4. Nafarroako Parlamentuaren ustez Espainiako Gobernuak ez ditu helegite horiek jarri Estatuaren eskumenak defendatzeko, onetsi diren legeen eduki zehatzen termino ideologikoekin bat egiten ez duelako baizik.

5. “Nafarroako Parlamentuak Auzitegi Konstituzionalak 2014ko ekainaren 26an eman zuen epaia, Parlamentu honek aho batez onetsi zuen 24/2012 foru legea baliogabetzen duena, foruen kontrakoa dela salatzen du, izan ere, 2012ko azaroaren 14ko epaiak adierazten duen teoriaren arabera, Nafarroak zerga alorrean duen eskubide politikoa ukatzen du eta alderdi guztietan Estatuaren boterearen mende jartzen du.

6. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua Parlamentu honek onetsi dituen foru legeen aurka Konstituzio Auzitegian jarri dituen helegiteak kentzera premiatzen du, bai eta Nafarroak haren autogobernua era legitimoa egin duen erabilera dela-eta leialtasun instituzionaleko jarrera mantentzera.

7. Nafarroako Parlamentuak Konstituzio Auzitegiaren epaia, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuaren helegitea gaitzetsi eta lan erreforma bermatzen duena, larria dela adierazten du.

8. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Nafarroak haren politika propioak definitzeko eskubidea duela eta Estatuaren erakundeen esku-hartzeen aurrean eskubide hori defendatzeko erabaki irmoa hartu duela.

9. Nafarroako Parlamentuak Nafarroaren zerga burujabetza defendatzeko konpromisoa hartzen du eta Espainiako gobernuak Nafarroak alor honetan duen jatorrizko eskubidea berariaz aitor dezan eskatzen du.

10. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua Nafarroako berariazko eskumenei zuzenean eragiten dion Oinarrizko Araudia ezin aplikatu ahal izateko erabaki politiko eta juridikoak har ditzan premiatzen du.

11. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta haren lehendakaria zentsuratu eta gaitzesten ditu behar ez zenean 2007 eta 2011 urteen arteko Volkswagenen BEZa dela-eta 1513 milioi euro eskatzeko Estatuak Auzitegi Gorenean jarri zuen helegiteari aurreari aurre egiterakoan, era ilun eta nahasian jarduteagatik eta eraginkortasunik ez izateagatik”.

1, 8 eta 9. idatz-zatiak aho batez onetsi dira. 10. idatz-zatia PPNk haren aurka eman duen botoarekin eta UPNren, SNren, Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen babesarekin onetsi da. 3, 5, 6, 7 eta 11. idatz-zatiak UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin onetsi dira.

4. idatz-zatia UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Bildu-ren eta Aralar-Nabairen abstentzioekin eta SNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin bazter geratu da.

Bigarren ebazpenak honakoa dio:

1. “2014 bukatu baino lehen agindutako laguntza guztiak garaiz eta forman ordaintzea.

2. Laguntzak eskatzeko leihatila irekitzea eta agindutako laguntza onesten edo bazter uzten den eta ehuneko finkoa zein den argi erantzutea.

3. Finantza entitateekin krediturako ildo bereziak negoziatzea haien ustiapenetan inbertsioak egin behar dituzten nekazari eta abeltzain guztiekin.

4. Nekazaritzako Politika Bateratu berria gutxienez aurrekoaren berdina izan dadin lortzea. Lehenengo sektoreak % 15 inguruko murrizketa jasango du, batez ere abeltzainek.

5. Nekazaritzako Makinak Erabiltzeko Kooperatibentzako (NMEK) laguntzak berrezartzea sail ureztatu berrietarako makina berriak eros ditzaten”.

1, 2, 3 eta 5. idatz-zatiak aho batez onetsi dira. 4. idatz-zatia UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta SNren, Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen babesarekin aurrera atera da.

Hirugarren ebazpenak honakoa dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du jarduera ekonomikoa sustatu eta dinamizatzeko politika bat gara dezan, zeinak, Parlamentu honen “Enplegurako Mahaia” deritzonaren ondorioak gauzatuta eta elkarrizketa sozialaren dinamizazio industrialerako egin berri diren proposamenak beteta, horiek aplikatzera eramango duena, hala izan dadin beharrezkoak diren aldaketak eginez, sektore produktiboen sustatu eta bultzatzeko jarduketak abiaraziz, eta horretarako beharrezkoak diren aurrekontu- eta finantza-neurri guztiak bilatuz”.

UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin onetsi da. Atxiki gabekoek ez dute bozkatu.

Laugarren ebazpenak, aho batez onetsi denak, honakoa dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du hezkuntza publikoari ematen dion babes instituzionala indartzera, sare publikoaren giza baliabideak eta baliabide materialak emanez, hala hezkuntzaren doakotasun eraginkorra ziurtatu ahal izan dezan, gutxienez derrigorrezko etapetan, eta haren zeregina behar bezala bete dezan.

Era berean, txirotasun egoeran dauden ikasleak artatzeko programa bat jar dezan premiatzen du, elikadura eta artatze sozialaren gisako kontuetan behar duten arreta eskain dakiekeen.

Horrez gain, NUPekin albait azkarren urteanitzeko finantzaketa plan bat presta dezan premiatzen du, NUP mantentzea eta garatzea bermatuko duena eta erakunde publikoen finantzazioa murriztea saihestuko duena.

Bosgarren ebazpenak honakoa dio:


1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua Ospitaletegiaren larrialdien zerbitzu berriak behar bezala funtziona dezan beharrezkoak diren baliabide material eta humanoak kalkulatzera premiatzen du, zertarako eta martxan egon den lehen egun hauetan gaixoek jasan dituzten atzerapenak konpontzeko. Halaber, Nafarroako Gobernua unitate horretan haien lan egiten duten profesionalen heziketa ziurtatzera premiatzen da, hartara gaixoei ahalik eta arreta onena ematen zaiela ziurtatzeko.

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du osasun arloko langileek balizko gaixotasun biriko eta kutsakor larrietako (ebola) kasuei aurre egin diezaioten beharrezkoak diren baliabide guztiak ziurtatzera, haien seguritatea eta babeserako eta kutsatze sekundarioak saihesteko. Era berean, Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du horrelako egoerei aurre egiteko erabiltzen diren babes pertsonalerako ekipoak egokiak direla eta ekipo horiek babeserako exijentzia maximoak betetzen dituztela ziurtatzera. Horrez gain, Nafarroako Gobernuari era horretako protokoloetarako entseguak antolatzen lagun dezan exijitzen zaio, bai zentro espezializatuetan, bai lehen mailako arretako zentroetan, hartara prozesu horietan parte hartzen duten pertsona guztiek protokoloak ezagut ditzaten, kutsatze arriskuko egoerak eman daitezen ekiditeko.

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gerta litezkeen legionelagatiko kutsaduren aurrean arreta zaintza areagotu dezan, arrisku berezia duten zonaldeak gehiago berrikusiz eta lokal eta eraikin publikoetako balizko fokua zorrotz kontrolatuz.

4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du albait azkarren Gaixo Kronikoen Arretarako Foru Plana era orokorrean ezar eta zabal dezan, plan horrek gure osasun sistema publikoaren modernizazioaren ikuspegitik izan dezakeen garrantzia aitortzetik, bai eta Osasunbidearen efikazia eta efizientzia hobetzetik abiatuta.

5. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Foru Komunitateko lehen mailako arretako profesionalen artean hitzarmenak bultzatzera, era horretan albait azkarren eta definitiboki Lehen Mailako Arretarako Plan bat gauza dadin, iraunkorra eta premiazkoa, adostua, nahikoa, modernoa, arina, efizientea eta efikaza, profesional horientzat, baina bereziki herritarrentzat, baliabide material eta humanoei dagokienez bereziki zaila den alor honetan aukera berdintasunaren printzipioa nahi bezainbeste ziurtatu ahal izatea oztopatzen duten berezitasunak dituzten mendiko landa eremuak era positiboan diskriminatuz.

6. Azkenik, gure osasun sistemaren funtzionamenduari dagokionez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ospitalegunearen laborategi zentralizatuaren funtzionamendua zain dezan eta bertan lan egiten dutenen beharrak kontuan har ditzan, hala funtzionamendu bikaina lortzeko eta zentroa kudeatzen duen enpresak kontratua guztiz betetzen duela kontrolatzeko. Era berean, Nafarroako Parlamentuak ospitalegunearen sukaldeak, gaixoei ematen zaien janariaren kalitatea eta kontratua guztiz betetzen dela zorrotz kontrola dezan exijitzen du, bukatzen denean zerbitzu hori gestio publikoari itzultzen zaion arte.

7. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Gizarte Politiken, Hezkuntzaren, Osasunaren, Enpleguaren eta Etxebizitzaren departamentuetan txirotasunaren eta gizarte bazterkeriaren aurka lan egitera bideratzen diren aurrekontu esleipenen zenbateko maximoa handitzera.

1. idatz-zatia UPNk haren aurka eman duen botoarekin eta SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin onetsi da. 2, 3 eta 4. idatz-zatiak aho batez onetsi dira. 5, 6 eta 7. idatz-zatiak UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin onetsi dira.

BILDUk eta ARALAR-NABAIk elkarrekin aurkeztu dituzten lau ebazpenetatik hiru aurrera ateratzea lortu dute, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haien alde bozkatu dute-eta. UPNk eta PPNk haren aurka bozkatu dute.

Lehenengo ebazpenak honakoa dio:

“Nafarroako Parlamentuak Hitzarmena Negoziatzeko Nafarroako Batzordea premiaz dei dadin premiatzen du, parlamentuko indar guztien parte-hartzearekin, Nafarroako gizarteari dagozkion eskubideak defendatzeko estrategia definitu eta haren gainean informatzeko.

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta haren lehendakaria zentsuratu eta gaitzesten ditu behar ez zenean 2007 eta 2011 urteen arteko Volkswagenen BEZa dela-eta 1513 milioi euro eskatzeko Estatuak Auzitegi Gorenean jarri zuen helegiteari aurreari aurre egiterakoan, era ilun eta nahasian jarduteagatik eta eraginkortasunik ez izateagatik”.

Bigarren ebazpenak honakoa dio:

“Nafarroako Parlamentuak gizartearekin oinarrizko eskubideak (osasuna, hezkuntza, gizarte politikak) bermatzeko, justizia soziala lortzeko pausuak emateko eta finantzazioa areagotuz eta kudeaketa hobetuz zerbitzu publikoen eta berme sozialen garapena helburu duten neurri ekonomiko eta politikoak zehazteko konpromisoa duela agertzen du”.

Hirugarren ebazpenak honakoa dio:

“Parlamentuak demokrazia zuzenerantz aurrera egiteko eta herritarren parte-hartzerako eta kontsultarako formuletan sakontzeko borondatea duela agertzen du. Halaber, gardentasunaren aldeko neurriak hartzearen alde egiten du, bai eta Nafarroako herritarrek erakunde publikoen erakunde eta entitate guztiek burututako jarduerak eta hartutako eskubideak ezagutzeko eskubidea dutela aitortzearen alde egin ere, ustelkeria desagerrarazteko xedearekin”.

UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta gainerakoek haren alde eman dituzten botoekin bazter geratu den Bildu-ren eta Aralar-Nabairen ebazpen proposamenak honakoa zioen:

“Nafarroako Parlamentuak gizartea bakean bizi dadin lortzeko pausuak emateko eta azken hamarkadetan eskubideak ukatzeak eragin dituen ondorioak konpontzeko aurrerapausoak emateko konpromisoa duela agertzen du. Ildo horretan, Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du behar diren espetxe-neurriak hartzera, haren konpetentziak besterentzera eta eskubideak ukatu zaizkien biktima guztiak aitortzera, gizarte normalizatu eta baketu baterantz abiatzeko”.

BILDUk bakarrik aurkeztu duen ebazpena aurrera ateratzea lortu du. UPNren eta PPNren aurkako botoak jaso ditu eta SNren, Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen aldekoak. Honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroaren aniztasun ideologikoa, politikoa, identitarioa eta kulturala aitortzen du, eta lurralde honen etorkizunerako aniztasun hori errespetatzea eta baloratzea, alde guztiak ulertzea eta topagunerako bide demokratikoak irekitzea beharrezkoa dela, hartara aniztasunak adierazteko eta haren proiektuak garatzeko bideak izan ditzan”.

ARALAR-NABAIk bakarrik aurkeztu duen ebazpena aurrera ateratzea lortu du. PPNren, SNren, Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen aldeko botoak jaso ditu; UPNk ez du bozkatu. Honela dio:

1. “Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuak era aktiboan eta politikoan eta aurrekontuen bitartez inplikatu behar duela uste du, ekonomiaren suspertzerako bide iraunkor bat abiarazteko. Horretarako inbertsio publikoa berreskuratzea ezinbestekoa da, irizpide selektiboekin, oinarrizko sektore eta zerbitzu publikoen eta kalitateko enpleguaren sorrera sustatzeko.

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitatea Publikoak sortu zenean zituen xedeak bete ahal izan ditzan hezkuntzako eta ikerketako ahalegina indartzea eta finantzazio egonkor eta nahikoa ziurtatzea lehentasunak direla uste du.

3. Nafarroako Parlamentuak lehentasunak dira I+G+Bn egiten den ahalegina lehengoratzea, politika teknologiko bat diseinatzea eta ahalegin horren eta Nafarroako berrikuntzarako sistemaren produktibitatea hobetzea”.

PPNk aurkeztu dituen bost ebazpen proposamenetatik lau atera ditu aurrera.

Lehenengo ebazpenak UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka eman dituzten botoekin atera da aurrera. Honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko harremanak beti Konstituzioren Lehenengo Xedapen Gehigarrian xedatzen denaren araberakoa izan behar direla, Nafarroaren eskubide historikoak babestu eta errespetatzen baititu, bai eta Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren araberakoa ere, Nafarroako zerga eta finantza ahalmena arautzen duen aldetik Hitzarmen Ekonomikoan xedatzen dena orobat errespetatuta”.

Bigarrena UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren aurka eman dituzten botoekin onetsi da eta honela dio:

1) “Beste behin ETA talde armatua desegitea, armak baldintzarik gabe entrega ditzan, eragin duen mina aitor dezan eta biktimei barkamena eska diezaien exijitzen du.

2) Haren elkartasun, babes eta konpromiso etengabea adierazten die terrorismoaren biktimei eta haien familiei.

3) Indarkeria eta terrorismoaren goraipatzeko jarduera oro kemenez gaitzetsi eta kondenatzen du”.

Hirugarrena UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka eman dituzten botoekin onetsi da eta honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroaren errealitate instituzionala alor guztietan errespetatu dadin exijitzen du: hezkuntzan, telebistan, kulturan eta kirolean”.

Laugarrenak, UPNk, SNk, PPNk eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin onetsi denak, honela dio:

“Horregatik guztiagatik, Parlamentuak Nafarroako Gobernua datorren hilabeteetako jarduketa ildo orokorren artean honakoak gehitzera premiatzen du:

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gizarte politikak familiaren aldeko jarduerak garatzera bideratuta egitea, gizartearen oinarria izategatik, baita pertsona helduen, adingabekoen eta gazteen, ezgaitasunak dituzten pertsonen, mendekotasunak dituzten pertsonen eta indarkeria matxistaren biktimen alde ere”.

SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin bazter geratu den PPNren ebazpen proposamenak honakoa zioen:

“Parlamentuak Nafarroak zerga sistema lehiakorra izan dezan zerga-beherapen bat aplikatzea beharrezkoa dela adierazten du, halako moduz non Nafarroako herritarrek, enpresek eta ekintzaileek ez dituzten Espainiako beste eskualde batzuetako zergadunek baino zerga altuagoak ordainduko”.

IZQUIERDA-EZKERRAk aurkeztu dituen 5 ebazpen proposamenetatik 2 atera ditu aurrera, biak ala biak UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituztenekin.

Onetsi den lehenengo ebazpenak honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari honakoa exijitzen dio:

Azpiegiturei, baliabide publikoak emateari eta eskola antolakuntzari buruzko hezkuntza politika bat gara dezan, eskola publikoko eredu anitz, inklusibo, ez bereiztaile, koedukatibo bat bultzatuko duena, inguru sozial hurbilenean sartuko dena eta ikasle eta irakasleen behar edukatiboak aseko dituen baliabide guztiak izango dituena, eta familiak haien seme-alabak Nafarroako Foru Komunitate publikoko ikastetxeetan izen ematera animatzen dituzte, guztientzako hezkuntza berme gisa eta haien jatorria, erlijioa, sexua, gaitasuna edo ikasleen zein familien egoera berezia edozein dela ere.

2014-2020 Osasunerako Foru Plana osotara bete dezan, barne hartuta osasun sistema publikoak BPGd-aren % 7ko finantzaketa lortzeari buruzko idatz-zatiak, NUPen medikuntzako ikasketak abiarazteari buruzkoak eta Nafarroako osasun sistema publikoan haurdunaldiaren borondatezko eteteak egiteari buruzkoak.

Arreta etengabe eta premiazkoari buruzko 2/2013 Foru Legea betetzea.

Ezberdintasunaren, txirotasunaren eta gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeari buruzko premiazko plan bat, Nafarroako bizilagunen oinarrizko beharrak asetzeko beharrezko baliabideak bermatuko dituena, horretarako alor horri baliabide gehigarriak eskainita.

Menpekotasunari arreta emateari buruzko politiketan ez dezan murrizketa gehiagorik aplikatu, eta legegintzaldi honetan aplikatu diren murrizketa nagusiak zuzen ditzan, halako moldez non menpekotasun egoera dauden pertsonen arreta duin eta nahikoa emateko zerbitzu eta prestazioak berreskuratuko diren”.

Hezkuntza, osasunean eta zerbitzu sozialetan eskaintza publikoak premiaz dei ditzan, hartara oinarrizko zerbitzu publikoen plantilak herritarren beharrei egokitu daitezen osasuna zaintzeari, kalitateko hezkuntza jasotzeari eta gizarte zerbitzuei dagokionez, herritar guztien oinarrizko beharrak asetze aldera”.

Onetsi den bigarren ebazpenak honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak PPren gobernu zentralari Konstituzio Auzitegian Nafarroan etxebizitzarako eskubidea bermatzeko premiazko neurriei buruzko 24/2013 Foru Legearen aurka aurkeztu zuen helegitea eta Nafarroan bizi diren pertsonei Nafarroako osasun sistema publikoan doako osasun laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen dien 8/2013 Foru Legearen aurka aurkeztu zuen helegitea erretira ditzan eskatzen dio. Era berean, zergen eta finantzen alorretan Nafarroako autogobernuarekin konpromisoa duela berresten du, eta Estatuen erakundeei autogobernuaren esparru hori errespetatu eta hari leialak izan daitezen eskatzen die. Horrez gain, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa babesten duela erakusten du, Estatuaren barneko eskualde ezberdinen arteko elkartasunaren bidez, eta hura eguneratzean Nafarroak zergen alorrean dituen eskumenak berma ditzan exijitzen du.

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta haren lehendakaria zentsuratu eta gaitzesten ditu behar ez zenean 2007 eta 2011 urteen arteko Volkswagenen BEZa dela-eta 1513 milioi euro eskatzeko Estatuak Auzitegi Gorenean jarri zuen helegiteari aurreari aurre egiterakoan, era ilun eta nahasian jarduteagatik eta eraginkortasunik ez izateagatik”.

Bazter geratu den I-Eren lehenengo ebazpen proposamenak honela zioen:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako eskumenei dagokienez Foru Hobekuntza erreformatu nahi duela adierazten du, hala nafarrei garrantzi berezia duten erabakiei buruz zuzenean galdetzeko eskubidea dutela jasotzeko”.

UPNk eta PPNk haren kontra bozkatu dute, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde bozkatu dute eta SNk ez du bozkatu.

Bazter geratu den I-Eren bigarren ebazpen proposamenak honela zioen:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuak gizartearen garapen ekonomiko eta sozialera bideratutako Banku Publiko bat premiaz sortzeari beharrezko deritzo eta hala egin dezan eskatzen dio”.

UPNk eta PPNk haren kontra bozkatu dute, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde bozkatu dute eta SNk eta atxiki gabekoek ez dute bozkatu.

Bazter geratu den I-Eren hirugarren ebazpen proposamenak honela zioen:

“Nafarroako Parlamentuak Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako zatia geldiaraz dadin eta bidaiariak eta merkantziak garraiatze aldera trenbidea Europako zabalerara egokitzen duen hirugarren errail batez ordezka dadin eskatzen du”.

UPNk, SNk eta PPNk haren aurka bozkatu dute, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde bozkatu dute eta atxiki gabekoek ez dute bozkatu.

ATXIKI GABEKO parlamentariek aurkeztu dituzten bi ebazpen proposamenak aurrera ateratzea lortu dute.

Lehenengo ebazpenak honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako etorkizunera begira adostasunak lortzea beharrezkoa dela uste du. Adostasunek Nafarroa hain aldaketa garrantzitsu eta azkarrak ematen ari diren XXI. mende honetan kokatu eta finkatzea ahalbidetzen duten adostasunak, eta besteak beste kohesio sozialaren alde egitea printzipio ukaezin gisa dutenak.

Testuinguru horretan, Nafarroako Parlamentuak ekonomia suspertzea langabezia murrizteko eta dauden eta sor litezkeen lanpostuen kalitatea hobetu eta balio erantsia handitzeko ezinbestekoa dela uste du.

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua aurrekontu esleipen horiek xede horietara bideratzeko konpromisoa har dezan premiatzen du, beharrezkoa da eta. Eta horretarako, oinarrizko zerbitzu publikoak mantentzearen aldeko beharrezko apustu horrekin batera, zerga sistema ezberdin bat bultzatzearen alde egiten du, gero eta justuagoa, progresiboagoa, parekatuagoa, solidoagoa eta egonkorragoa izango dena, non itzurpen fiskalari eta iruzurrari era eraginkorrean aurre egingo zaien”.

Lehenengo bi paragrafoak aho batez onetsi dira eta hirugarrena UPNk haren aurka eman duen botoarekin eta SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek, PPNk eta atxiki gabekoek haren alde eman dituztenekin.

Bigarren ebazpenak honakoa dio:

“Nafarroako Gobernuak, beste behin, autogobernuarekin eta Nafarroako jatorrizko eskubideen eta eskubide historikoekin konpromisoa duela adierazten du.

Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari Volkswagenen 2007. eta 2011. urteen arteko BEZei buruzko Zerga Agentziaren ikuskapen-akta dela-eta Auzitegi Gorenean jarri zuen helegitea berehala ken dezan exijitzen dio.

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua Hitzarmen Ekonomikoa Negoziatzeko Batzordea berehala dei dezan premiatzen du, parlamentuko indar guztien presentziarekin, eta Estatuarekin negoziatzeke dauden gai oso garrantzitsuetan adostasun irmo eta zabalak eraikitzeko xedearekin, bereziki, Nafarroak bere zergak ezartzeko duen ahalmena aitortzea, energia elektrikoen ekoizpenaren gaineko zergari buruzko hitzarmena, Zerga Agentziaren ikuskapen-akta dela-eta sortu den istilua eta 2015-2019 bosturteko berrirako Nafarroak Estatuari egin behar dion ekarpena negoziatzea.

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta haren lehendakaria zentsuratu eta gaitzesten ditu behar ez zenean 2007 eta 2011 urteen arteko Volkswagenen BEZa dela-eta 1513 milioi euro eskatzeko Estatuak Auzitegi Gorenean jarri zuen helegiteari aurreari aurre egiterakoan, era ilun eta nahasian jarduteagatik eta eraginkortasunik ez izateagatik”.

Lehenengo paragrafoa aho batez onetsi da. Hurrengo biak PPNk haien aurka eman duen botoarekin, UPNren abstentzioarekin eta SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haien alde eman dituzten botoekin onetsi dira. Azkena UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta SNren, Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen babesarekin.

UPNk aurkeztu dituen 5 ebazpen proposamenak aurrera ateratzea lortu du, guztiek UPNren, SNren eta PPNren babesa izan dute gutxienez.

Lehenengo ebazpenak honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak ekonomia dinamizatzeko eta enplegua sortzeko bitarteko gisa hitzarmen soziala babesteko konpromisoa duela adierazten du”.

UPNk, SNk eta PPNk haren alde bozkatu dute; Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek kontra; eta atxiki gabekoek ez dute bozkatu.

Bigarren ebazpenak honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Komunitatearen jatorrizko eskubideak eta eskubide historikoekin konpromisoa duela eta autogobernuaren zein gure foru erregimenaren aurkako erasoak salatzen dituela agertzen du”.

UPNk, SNk, PPNk eta atxiki gabekoek haren alde bozkatu dute eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek kontra.

Hirugarren ebazpenak honela dio:

“Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen berezko sinboloekin konpromisoa duela agertzen du”.

UPNk, SNk eta PPNk haren alde bozkatu dute eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek kontra.

Laugarren ebazpenak honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Ubidearen eta AHTaren azpiegiturak handitzeko eta haiei lehentasuna emateko konpromisoa duela agertzen du, jarduera ekonomikoa eta Foru Komunitateko lurraldearen egituratzea eta oreka dinamizatzen dutelako”.

UPNk, SNk eta PPNk haren alde bozkatu dute; Bildu-k, Aralar-Nabaik, eta I-Ek eta kontra eta atxiki gabekoek ez dute bozkatu.

Bosgarren ebazpenak honakoa dio:

“1.- Nafarroako Parlamentuak terrorismoaren biktimei haren babesa eta elkartasuna adierazten die, gizartearen onenaren erreferentzia baitira, askatasunaren eta justiziaren aldeko borroka etengabearen eredu eta sinboloa.

2.- Halaber, Nafarroako Parlamentuak terrorismoa goraipatzen jarduera oro gaitzetsi eta kondenatzen du, baita terrorismoaren biktimen eta haien senideen duintasuna eta memoria kaltetzen duen jarduera oro ere”.

UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde bozkatu dute, eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik kontra.