Publicada el Jeudi, 6 de novembre de 2014

Nafarroako Gobernua Iruñeko aireportuaren jarduera susta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Deitoratzen dute terminal berriak eskaintzen dituen aukerak, urtean 1,1 milioi bidaiari arta baititzake, ez datozela bat azpiegituren erabilera txikiarekin eta 2007 erabilera gero eta txikiagoa dela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, Bildu-ren eta atxiki gabekoen abstentzioekin eta Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “abian jar dezan entitate publikoen eta pribatuen arteko lankidetza programa bat, jarduketa eta sustapen plan bat ahalbidetuko duena, Iruñeko aireportuaren jarduna handitzeko”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen mozioak deitoratzen du terminal berriak eskaintzen dituen aukerak ez datozela bat azpiegituren erabilera txikiarekin, izan ere, urtean 1,1 milioi bidaiari arte artatzeko gaitasuna du, baina 2013an 159.000 pertsona inguru soilik jaso zituen, 2007an baino 340.000 gutxiago.

Horregatik, “Espainiaren eta Europaren arteko loturak hobetzeko” eta Foru Komunitate osoarentzat “inbertsio, enplegu eta turismo aukerak areagotzeko” proposatu duen taldeak “erakunde publikoak gehiago inplika daitezen” eskatu du, bai eta “entitate pribatuek parte har” dezaten ere.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-10-24koa)