Publicada el Jeudi, 11 de décembre de 2014

Hizkuntzari dagokionez zonifikazioa errefusatzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Xedea Parlamentuak euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan aitortzeari dagokionez 1982an Foru Hobekuntzaren negoziatzaileei eman zitzaien agindua berrestu zezan zen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, ebazpen bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Parlamentua premiatzen den “berrestera eta gaurkotzera 1982ko martxoaren 15ean Hobekuntzari buruzko Lege Organikoa negoziatze aldera hartu zuen oinarrien gaineko erabakia, euskara Nafarroaren lurralde osoan hizkuntza ofiziala izatekoa eta Foruaren Hobekuntzaren negoziatzaileei agindu hori ezartzekoa”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Parlamentuak “deklaratzen duen ezen nafarren berdintasunak ondare ez-material komun eta enblematiko bati dagokionez, zeina Nafarroa definitzeko osagaietako bat baita, Foruaren Hobekuntzako 9. artikuluko 2. idatz-zatia aldatzera behartzen duela, eta printzipio gisa ezartzera nafar guztiek dutela eskubidea euskara euskara erabiltzeko eta ikasteko; eta, hortaz, hizkuntzaren arloan Nafarroan dauden barne-mugak desagertu behar direla”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen mozioak zioenez, 1982ko martxoak 15ean Nafarroako Parlamentuak “euskara Nafarroan osoan ofiziala izan zedin gehiengoz onetsi zuen” eta agindu hori eman zitzaien “Foru Hobekuntzaren negoziatzaileei, hori baita Nafarroaren eskubide historikoak egokitu behar zituen oinarrizko legea eta, juridikoki, Nafarroako estatutua osatzen duena”.

Testuinguru horretan, proposatu duen taldeak esaten zuenez, “ez dago lurraldea eremuetan banatu beharrik, ez herritarren eskubideei dagokienez bereizketarik egin beharrik ere, baldin eta hizkuntza askatasuna nagusitzen eta lehenesten bada; hots, herritarrek hizkuntzen erabilera ofizialari, ikaskuntzari eta baliatzeari dagokionez aukeratzeko askatasuna”.

Horren harira, ondorioztatzen zutenez “eskualdeen kontzeptu soziolinguistikoak hizkuntza eskubideen lege-erregulazioaren esparrura eramatea eskubide horien interpretazioan iruzurra egitea da”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 129. zk., 2014-11-21ekoa)