Publicada el Mardi, 23 de décembre de 2014

2013 eta 14ko Toki Ogasunen Parte-hartzeen Funtsaren banaketa arautzen duen Lege Forala aldatzea onetsi dute

Udalek urte bukaera arteko epea dute hautetsiei karguan aritzeagatik egindako abonuen konpentsazio eskariak aurkezteko

Parlamentuko Osoko bilkurak, Foru Lege proiektua, onetsi du aho batez gaur; zeinak 2013ko eta 2014ko aurrekontu ekitaldietarako toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituen, abenduaren 26ko, 20/2012 Lege Forala aldatzen duen.

UPNk, Nafarroako Sozialistek, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta PPNk bultzatutako legearen xedea da Nafarroako Udalek, hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindutakoaren konpentzazioen eskarien aurkezpen epea egokitzea. Horrela, lehen indarrean zegoen araudipean, 2014ko urtarrilari zegokion eskaria aurkeztu ez duten Udalbatzek, 2014. urtea bukatu baino lehen egin ahal izango dute.

Pasa den irailaren 8an, Osoko Bilkurak 20/2012 Foru Legearen aldaketa onetsi zuen, Nafarroako Ikurren Legea ez betetzeak dakarren zigorra zein den zehazteko, hautetsi karguetan ibiltzeagatik jasotako abonuen “atxikipenean, deuseztapenean edo itzultzean” izango duen eragina.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 137. zk., de 2014-12-10ekoa)