Publicada el Jeudi, 26 de mars de 2015

Osoko Bilkurak hipotekari buruzko legeari konstituziokontrakotasun helegitea jartzea bazter utzi du

Bildu, Aralar-Nabai eta I-Eren ustez, Nafarroa ondarezko eta jabari publikoko ondare-ondasunen jabetzan eta administrazioan kaltetzen du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Socialistas de Navarra parlamentu-taldearen abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, 1946ko hipotekari buruzko legearen 206. artikuluaren 1. paragrafoari konstituziokontrakotasun helegitea jartzea bazter utzi du gaur.


Zioen azalpenean, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta Izquierda-Ezkerrak bultzatu duten proposamenak zioenaren arabera, 1946ko hipotekari buruzko legeak Espainiako Konstituzioren 9., 14. eta 16. artikuluak urratzen ditu (eta lotuta egoteagatik alor horretako konstituziotasun blokea osatzen duten agindu guztiak), Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren 44.9. artikuluari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatea ondarezko eta jabari publikoko ondare-ondasunen jabetzan eta administrazioan kaltetzen baitu.


Iragan martxoaren 16ko saioan Eledunen Batzarrak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde eman zituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman zituzten botoekin, 1946ko hipotekari buruzko legearen 206. artikuluaren 1. paragrafoari konstituziokontrakotasun helegitea jartzeko proposamena Parlamentuko Osoko Bilkurara bidaltzea adostu zuten.