Publicada el Mardi, 26 de mai de 2015

Organoak ematea sustatze aldera, Parlamentuak ALCER elkartearen erakusketa bati hasiera eman dio gaur

Erakusketak 35 diseinatzaile grafikoren beste hainbeste lan jasotzen ditu eta Parlametuaren atondoan jendaurrera irekita egongo da ekainaren 9a arte

Parlamentuko lehendakariak, Alberto Catalanek, “To be continued” izena duen erakusketari hasiera eman dio gaur. Bertan ekainaren 3an ospatuko den Emailearen Espainiako Egunaren harira, Giltzurrunetako Gaixotasunen Aurka Borrokatzeko Elkarteak bultzatu duen erakusketak organoak ematearekin konprometituta dauden 35 diseinatzaile grafikoren beste hainbeste lan jasotzen ditu.


Ekitaldia Parlamentuaren egoitzaren atondoan egin da eta bertan izan dira Maite Esporrin, Mahaiko idazkari nagusia; Isabel Ansa, Osasuneko zuzendari nagusia; Javier Aldave, Nafarroako Transplanteen koordinatzaile autonomikoa; eta Antonio Garcia, Nafarroako Gibeleko Gaixoen eta Transplantatuen aurkako Elkartearen lehendakaria (ATEHNA).


Alberto Catalanek ekitaldiari hasiera emateko egin duen parte hartzean esan duenez, erakusketaren xedea maite dituzten pertsonen organoak ematen dituztenek adierazten duten elkartasun eredua jakitera ematea da. Parlamentuko lehendakariak organoak ematea bultzatzen eta sentsibilizatzen lan egiten duten elkarteei eskerrak eman dizkie eta nabarmedu du Parlamentuak era honetako erakusketak antolatzea garrantzitsua dela gizartean organoak emateko kontzientzia areagotzeko.


ALCER Nafarroak bultzatzen duen “To be continued” erakusketak donazioa bultzatzea beharrezkoa dela jakitera emaetko asmoz elkartu diren ospe handiko 35 diseinatzaile grafikoren obra jasotzen du. Erakusketak biltzen dituen 35 panelen bidez giltzurrunetako, gibeleko, biriketako, pankreako eta bihotzeko transplanteekin zerikusia duten gaiak agertzen ditu, oso era didaktiko, bisual eta sinplean, herritarrei haren ikuspegia transmititzeko.


ALCER Nafarroak 35 urte baino gehiago daramatza organoak ematea sustatzeko etengabe lanean; organoak ematea beharrezkoa dela hedatuz, emaileen beharrei erantzunez, giltzurrunetako gaixoen bizi-kalitatea hobetuz eta giltzurrunetako patologien diagnostikoa hobe litzaketen teknika zein sendagai berriak iker daitezen sustatuz.