Ainhoa Aznarez Kontuen Ganberaren lehendakariarekin bildu da
Helio Robledak erakunde honen funtzionamendu bikaina proiektatu beharra dagoela jakinarazi dio Parlamentuko lehendakariari
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznarez, Kontuen Ganberaren lehendakari Helio Robledarekin bildu da, Ganbera Legegileko buruak eskatu bezala, izan ere, kontuen auzitegi autonomikoak egiten duen lana miresten duela adierazi nahi izateaz gain, harekin hurbileko elkarlana ezarri nahi du.
Etxeko langileak agurtu eta Iruñeko gotiko zibilaren lagin bakarra den eraikina ikusi ondoren, Parlamentuko lehendakaria Helio Robledarekin bildu da ordubete baino zertxobait gehiagoan.
Bilera bi erakundeek legegintzaldi honetan izan duten lehenengo kontaktua izan da eta bertan bi ganberen arduradunek kontuen auzitegiaren eredua estatuko gainerako erakundeetara proiektatzea beharrezkoa dela adierazi dute, izan ere, Kontuen Ganbera independentzia politikoaren, autonomiaren eta kudeaketaren eredu da.
Bisitan Ainhoa Aznarezek Kontuen Ganberaren antolaketa eta funtzionamendua eta orain erakundeak jorratzen dituen lanak ezagutzeko aukera izan du. Kontuen Ganberako lehendakaria sarritan eta osoko bilkura garaian Parlamentura joan ohi da idazten diren zenbait txosten azaltzeko.