Publicada el Vendredi, 25 de septembre de 2015

Gardentasunari eta ustelkeriari buruzko lan talde bat sortzea bazter utzi dute

UPNk eta PPNk PSNk jardunbide horiek politikoki aurreikusteko eta zigortzeko egin duen proposamena babestu dute; GB, Bildu, Podemos eta I-E ordea Gobernuaren Hitzarmenari atxikitzen zaizkio

Nafarroako Legebiltzarreko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako batzordeak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPN, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, “gardentasuna sustatzeko proposamenak aztertzea eta ustelkeria kasuak politikoki zigortzea aurreikustea” xede duen lan talde bat sortzea bazter utzi du gaur.


PSNk bultzatu duen batzorde txostengilearen xedea da “ahalik eta gardentasun kota altuenen bidez eta ongi gobernatuz behar diren neurri guztiak jartzea sistema demokratikoa kaltetzen duen eta gizarteak haien ordezkari publikoetan duten konfiantza ahultzen duen izurria deuseztatzea, herritarrek hori eskatzen baitute”.


Horretarako, “berriro ere” Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legea onetsi zenean ekin zitzaion “muturreko gardentasunaren bidea hartzeko”, krisiaren eraginez larriagotu den eta “herritarren kezka nagusietako bat den” fenomenoaren ondorioak gainditzea xede duten hainbat tresna ikuskatzea proposatzen zen.


Hasiera batean “haien edo besteen onurarako baliabide publikoak manipulatzea” sahieste aldera proposatzen ziren tresnen artean Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea garatu eta eguneratzea zegoen, eta haren jardute eremuaren barruan zeuden, ahalik eta irismen handienarekin, “aukera teknologiko berriak baliatzea” eta herritarrek “informaziorako sarbidea izatea”.


Gainera, proposatzen zen parlamentarien eta Gobernuko kideen aforamendua mugatzea; haien jarduera eta ondasunen aitorpenak berrikustea, ziurtatzea eta argitaratzea; Gobernuko lehendakaritzaren agintaldiak mugatzea; eta kargu publikoen eta aukera libreko karguen jardutea “jokabide kodigo” baten pean jartzea.


Era berean, presio taldeak eta gisakoak arautzea proposatzen zen, legeak talde horiek duten eragin-ahalmenaren arabera egitea saihesteko, zerga iruzurgileen identitatea ezagutzera emateko eta enpresaburu ustelek kontratazio publikorako prozesuetan parte har dezaten eragozteko.


Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek batzorde txosteginlea ez osatzeko arrazoi gisa aukera (Gobernuak Gardentasunaren Foru Legeari buruzko proiektua helarazi arte itxoingo dute) eta edukia eman dituzte, izan ere, aipatzen diren gai guztiak lau indarren artean sinatu zen “2015-19 Gobernurako Hitzarmenean jaso ziren, Praktika Onen eta Ustelkeriaren Aurkako Bulego bat sortzea barne”.


Saioaren burua Unai Hualde (Geroa Bai) izan da, eta bertan egon dira Cristina Altuna, Oscar Arizcuren, Luis Casado, Sergio Sayas (UPN), Patxi Leuza, Jokin Castiella (Geroa Bai), Arantza Izurdiaga, Adolfo Araiz (EH Bildu), Eduardo Santos, Laura Perez (Podemos-Ahal Dugu), Inma Jurio, Guzman Garmendia (PSN), Ana Beltran (PPN) eta Marisa de Simon (Izquierda-Ezkerra).