Publicada el Lundi, 5 de octobre de 2015

Lehendakaria Tuterako UNEDen egon da 2015/16 ikasturtearen irekiera ofizialean

Ektialdiaren inaugurazioko hitzaldia gobernu onaren giltzarriei buruzkoa izan da, eta urtarrilean zendu zen Mª Victoria Arraiza parlamentari ohiari omenaldia egin zaio

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznarez, eta parlamentu-taldeen hainbat ordezkari tuterako UNEDen egon dira 2015/16 ikasturteari hasiera emateko ahotsandiko ekitaldian.


Zeremonia areto nagusian egin da eta ikastetxeko errektoreak, Alejandro Tianak, gidatu du. Bertan, Foru Komunitateko autoritate nagusienak egon dira, bai eta komunitate unibertsitarioko hainbat kide eta erakunde ekonomiko eta sozialen ordezkariak ere.


Inaugurazioko hitzaldia, Kontuak ematea eta gardentasuna gobernu onaren giltzarriak izenburua zuena, analisi ekonomikoaren oinarrietan katedraduna den Jose Maria Labeagak eman du.


Ana Isabel Jordan, Tuterako UNEDeko idazkari nagusia, izan da ekitaldiari hasiera eman diona (2014-15 ikasturtearen memoria irakurri du). Horrez gain, zuzendariak, Luis J. Fernandezek, Tuterako alkateak, Eneko Larrartek, errektoreak, Alejandro Tianak, eta Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Uxue Barkosek, parte hartu dute.


Zeremonia amaitzeko 2014/15 ikasturtean Tuterako UNEDen ikasketak burutu zituztenak aitortzeko ekitaldia egin da eta diploma bana banatu zaie, eta, horrez gain, ikastetxean 15 urte baino gehiagoan lanean egon diren irakasleei omenaldia egin zaie.


Era berean, iragan urtarrilean zendu zen Maria Victoria Arraiza irakasle eta parlamentari ohia omendu da. Haren anaia, Santiago, ekitaldian egon da eta ikastetxeko zuzendariak eman dion oparia jaso du.