Publicada el Jeudi, 5 de novembre de 2015

Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa onets dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

UPNk antolaketa orokor berri bat eskatzen zuen, "ekitate-irizpideen bidez zerbitzuen sare unibertsal, berme-emaile eta kalitatezko baten harmonizaziorantz aurrera egitea ahalbidetuko duena"

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “sei hilabeteko epean onets dezan Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa 2016-2019 aldirako, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearekin bat eta aldez aurretik egindako lan guztia kontuan hartuz”.

Mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “Plan Estrategikoa Parlamentu honetara igortzera onets dadin, aurreko plan estrategikoa taxutu zenean egin zen bezala”.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeek in voce zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titular den UPNk onetsi ez duena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren antolakuntzan aurreikusitakoari jarraiki, legegintzaldi honetan Plan Estrategiko berri bat onets dadin, jarraikortasun baten moduan hartuko dena, legegintzaldiko epeekin batera ematen diren horizonte tenporal bati lotuta geratzea ekidinez, ildo estrategikoak zein haietan jasotzen diren jarduketak gauzatzerakoan neur daitezkeen xedeak ezarriko dituena”.

Zioen azalpenean, UPNk bultzatu duen mozioak zioenez, plan hori tresna ezin egokiagoa da “Nafarroako Goru Komunitatearen egungo egoera soziala ezagutzeko, dauden zerbitzuak eta eskaria aztertuz, hortik abiatuta ezartze aldera jarraitu beharreko ildo estrategikoak, lortu beharreko helburuak eta horiek lortzeko egin beharreko ekintzak”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak eskatzen zuen “antolaketa orokor berri bat, laguntza soziala jasotzeko eskubidea duten pertsona guztiak ekitate-irizpidez artatu ahal izatea ahalbidetuko diguna, lurralde osoan gizarte zerbitzuen sare unibertsal, berme-emaile eta kalitatezko baten harmonizazioan sakonduko duena, pertsonen oinarrizko beharrizanei erantzuteko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 23. zk., 2015-10-30ekoa)