Publicada el Lundi, 16 de novembre de 2015

Parlamentuak elkarretaratzea egin du indarkeria matxistaren azken biktimeeen oroimenez

Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespena adierazi du berriro Parlamentuko egoitzaren sarreran minutuko isilunea eginda

Foru parlamentariek eta Ganberako langileek Nafarroako Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren azken biktimen heriotzak gaitzezteko, 2 Sevillan (Marchenan eta Sanlúcar la Mayor-en) eta beste bat Madrilen.


Nafarroako Parlamentuak bere eguneroko jarduera eten du, Osoko Bilkurak irailaren 17an erabaki zuenari jarraituz, hilketa bakoitza gaitzesteko. Era horretan, Foru Legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politiko guztiek beren atsekabea eta gomuta adierazi dituzte indarkeria matxistaren biktima guztiak direla eta.