Minutu bateko isilunea, Aitziber Sarasola gogoan
Haren heriotzaren lehen urteurrenean, Foru Legebiltzarrak Bilduko parlamentari zenaren oroipen hunkigarri batez eman dio hasiera urteko azken Osoko Bilkurari
Haren heriotzaren lehen urteurrenean, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak Osoko Bilkura hasi denean gomutan eduki du Aitziber Sarasola Jaca foru parlamentaria (Tolosa, 1973), eta “Erakunde osoaren izenean, bere maitasuna” helarazi nahi izan die haren senitarteko, kide eta lagunei.
“Hemendik, hunkiduraz gogoratzen dugu emakume zintzo, feminista eta euskaldun bat, bere lanarekin, bere jarrerarekin eta bizipozarekin zoritxarraren aurkako borrokaren eredu izan zena Legebiltzar honetan, eta hutsune handia utzi ziguna, azkenera arte begietara begira aurre egin zion gaixotasunaren bihozgabekeriaren neurrikoa.
Jarraian, Bakartxo Ruizek, Aitziber Sarasolaren taldekide ohiak (T.P. Bildu), esker onez hartu ditu Aitziberrekiko erakutsitako errespetua eta maitasunezko erakutsiak, eta, minutu bateko isilunea hasi baino lehen, Silvio Rodríguezen abesti bateko zati bat irakurri du, hainbeste estimatzen zituen abesti horietako batekoa.
Hala dio:
Al final de este viaje
Al final de este viaje en la vida quedarán nuestros cuerpos hinchados de ir a la muerte, al odio, al borde del mar.
Al final de este viaje en la vida quedará nuestro rastro invitando a vivir.
Al final del viaje está el horizonte, al final del viaje partiremos de nuevo, al final del viaje comienza un camino.
Atzo urtebete bete zen gure artetik joan zinenetik. “Euskararen parlamentaria” deitu zintuzten batzuek. “Euskaltzale amorratu eta nekaezina”, “borrokalari sutsua”, beste batzuek. Gutako askorentzat, lankiderik eta lagunik onena izan zara. Denon ustez, langile fina, persona konprometitua eta kementsua.
Ez da erraza izan zu gabe aurrera egitea. Ezinezkoa egin zaigu egun bakar batez ere zu gure pentsamenduetatik ateratzea.
Plazer hadia izan da zu ezagutzea, zurekin ikastea, zugandik ikastea. Bizitzan dagoen gauzarik inportanteena ikasi dugu zugandik: oztopo guztien gainetik, aurrera egiten. Amore eman gabe. Etsipenari tokirik utzi gabe.
Eta horri esker ere, zuk tamalez ezagutu ez duzun aldaketa politikoa gauzatu da Nafarroan, Iruñean eta beste herri askotan. Aldaketa horren zati handi bat zurea da, Aitziber. Horixe da nafar jendarteak egin dizun omenaldirik onena.
Maite zaitugu.