Publicada el Jeudi, 15 de septembre de 2016

Baluarte Fundazioari 800.000 euroko kreditu berezia ematea onetsi da

Pablo Sarasate Fundazioa desegin ondoren Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatzeak ekarriko dizkion funtzionamendu gastuei aurre egiteko

Parlamentuak, gaurko Osoko Bilkuran, aho batez, Baluarte Fundazioari 800.000 euroko kreditu berezia ematen dion foru legea onetsi du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatzeak dakartzan funtzionamendu eta jarduera gastuei aurre egin ahal diezaien.


Kreditu berezi hori finantzatzeko, Moneta nazionaleko maileguak kontu-sailean aurreikusi diren diru-sarrera handiagoak baliatuko dira.


Zioen azalpenean zehazten denez, Pablo Sarasate Fundazioa iragan abuztuaren 31n desegin ondoren, eta Baluarte Fundazioak Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatu ahal izateko egin den bideragarritasun planean jasota dagoenez, 800.000 euroko aurrekontu gehigarria behar da bereganatze hori bideragarria izan dadin.


Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du foru lege bidez arautuko direla Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Hori horrela, 2016ko aurrekontuan ezarritako kreditua nahikoa ez denez, bidezkoa da lege hori onestea, kasu honetan irakurketa bakarrean.

www.nafarroakoparlamentua.eus
• Foru lege proiektua (99. NPAO, 2016-09-06koa)