Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Martxoak 27

Martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretua, koronabirusaren (COVID 19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko neurriak indarrean jartzen dituena

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko martxoaren 27an

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzea, alegia, koronabirusaren (COVID 19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko neurriak indarrean jartzen dituena.

 

Foru lege-dekretua foru lege proiektu gisa izapidetuko da, presako prozeduraren bidez. Zenbait taldek eskatuta, eskaerak aho batez aurrera egin du.

 

Martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-Dekretuak ekonomia, etxebizitza eta egoitza-zentroetako pertsonen babeserako neurriak arautzen ditu. Era berean, 25.000 autonomo eta ETEei laguntzeko hainbat neurri biltzen ditu, baita alokairurako laguntzak eta familientzako laguntzak ere.

 

Bilkura streaming bidez eskaini da, eta ez da kazetaririk bertaratu. 10 parlamentari bildu dira, Unai Hualde Lehendakaria, Inma Jurío lehen lehendakariordea, Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez idazkariak eta sei talde parlamentarioetako eledunak. Gainerakoek botoa eskuordetu dute, borondatezkoa izan arren, interes publikoko osasun-arrazoiengatik gomendatzen da, ezinezkoa baita osoko bilkurak aurrez aurre edo telematikoki egitea 50 forudunekin. María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariarekin batera Javier Remírez eta Jose Mari Aierdi lehendakariordeak bertan izan dira.

 

https://www.parlamentodenavarra.es/eu/komunikazio/parlamentuak-foru-lege-gisa-jaso-ditu-covid-19ak-eragindako-krisi-sanitarioari-aurre