Resoluciones

1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du arte garaikidea sustatu eta garatzeko plan orokor bat presta dezan lau hilabeteko epean, non xede horretarako diren jardueren multzo osoa jasoko baita.

2. Plan orokor horretan, gutxienez ere, ondokoak jaso beharko dira:

• Lortu nahi diren funtsezko helburuak.

• Egun dauden bitartekoetatik, zeintzuek bete ditzaketen, hein batean, aurreikusitako helburuak.

• Atzeman diren oinarrizko beharrak eta horiek konpontzeko modu operatiboa.

[14/12/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du berehala konpon ditzan ikasturte honetarako atondutako lehen fasean dauden arazoak, ikastetxeko bizikidetzan partaide diren pertsonen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko."

[27/11/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du familia eta lan bizitza bateragarri egitea ahalbidetuko duten zentroak sor ditzan, haurtzaindegiak nahiz 0tik 3 urte bitarteko haurrentzako zentroak direla ere."

[27/11/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du osasun txartelak hurrena berritzen direnean esleitutako familia medikuaren izenaz gain, osasun etxeko erabiltzaileak esleituta dituen erizainarena eta gizarte-langilearena ere ager daitezen."

[27/11/2007]

"1.1 Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behin-behineko irakasleen lanpostuak, ahal dela, uztailaren lehenbiziko astean eslei ditzan eta, betiere, lanpostu horien esleipena uztail bukaerarako amaitua egon dadin.

1.2 Irakasleen kontratuak formalizatuko dira hastera doan ikasturteko irailaren 1eko datarekin .

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Hezkuntza Departamentuan egin beharreko behin-behineko irakasleen lan-kontratuak esleitzeko ekitaldia era moderno, berritzaile, argi eta ulergarrian egin dezan."

[23/11/2007]

"1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du proposamen zehatz bat aurkez dezan zazpi hilabeteko epean, proposamen hori eztabaidatu ahal izan dezaten Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztiek, toki entitate guztiek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, toki administrazio modernoagoa eta eraginkorragoa helburu.

Proposamen horrek, besteak beste, honakoak aipatu beharko ditu:

[23/11/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroarentzako eredu ekonomiko berri bat diseina dezan, Foru Komunitateko ordezkari politikoekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan, horrek, 2008-2013 eperako garapen iraunkorreko programa batean jasoa, exekutiboaren politika ekonomikoa taxutuko duen garapen integraleko estrategia ezar dezan, oinarri hartuz jakintza, berrikuntza, lehiakortasuna, nazioartekotasuna eta elkartasuna, bai eta talde politikoek horri buruz behin eta berriz esandakoak ere."

[23/11/2007]