Nafarroako Parlamentuko batzorde arrunten bilkurak: zunezko emanaldia, webgunearen bitartez eskainia
Nafarroako Parlamentuaren webgunea zuzenean eskaintzen hasi zen atzo, legebiltzarreko batzorde arrunten eratze-bilkurak egitearekin batera, bertako batzordeen bilkuren emanaldiak.
Aurreko legegintzaldian, Nafarroako Parlamentuaren webguneak bertako Osoko Bilkurak eskaintzen zituen, bilkura horiek publikoak baitira, Erregelamenduan ezarrita dagoenez. Joan den legegintzaldiaren amaieran Parlamentuaren erregelamendua aldatu zenean, honela dioen xedapen bat gehitu zitzaion: "Hedabideak joan daitezkeen bilkurak ikus-entzunezko bitartekoak erabiliz erretransmititu ahalko dira". Horrela, bada, atzotik bertatik Osoko Bilkura edo batzorde bat zuzenean jarraitzeko aukera eskaintzen da.
Horrez gain, "Bideoak" ataleko artxibora joz posible da zuzenean erretransmitituriko edozein bilkuraren grabazioa eskuratzea. Beraz, legebiltzarrean landutako gaiak berrikusteko interesa daukatenen eskueran kontsulta-iturri on bat ipini da, jatorrizko irudiz eta soinuz hornitua.
Nafarroako Parlamentuaren webgunea honako hau da: http://www.parlamento-navarra.es/indexeusk.asp